AP8 errepideak itxita jarraituko du Usurbilen, ingurua egonkortzen eta garbitzen duten bitartean
AP8 errepidea itxi dute behin-behinean, Usurbilen (Gipuzkoa), Irungo noranzkoan, luizi baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Lur-jausia 06:30ean izan da, eta suhiltzaileak eta teknikariak lekura hurbildu dira, nondik norakoak aztertzeko eta neurri zehatzak hartzeko. Segurtasun Sailak azaldu duenez, ez da inor zauritu, baina, une honetan, trafikoa GI-20 errepidetik desbideratzen ari dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta Bidegiko teknikariak kaltetutako lekuan dira, goizeko lehen ordutik, ingurua egonkortzeko eta garbitzeko lanak prestatzen.
Aldundiak jakitera eman duenez, lur ugari eraman du luiziak, baina teknikariek egindako lehen behaketaren arabera, egitura ez da kaltetu.
Datozen orduotan ingurua egonkortzen eta garbitzen jarraituko dute, eta errepidea itxita jarraituko du lan horiek amaitu arte.
Horrez gain, 10:00ak aldera, kamioi batek artaziarena egin du N1 errepidean, Irura parean, Gasteizko noranzkoan. Kamioi horren gidaria Donostiako Ospitalera eraman dute, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zehazki, N1 errepideko 438. kilometroan jazo da istripua, eta 2,5 kilometroko auto-ilarak sortu dira inguruan.
Goizeko lehen orduan ere, 08:00ak aldera, istripu bat izan da Bizkaian, BI-631 errepidean, Mungian, Bermeorako norabidean. Auto bat galtzadatik irten eta irauli egin da. Pertsona bat zauritu da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Zure interesekoa izan daiteke
% 77,8ra igo da Euskadi anitz batean bizi nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k onartu du azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan duela aitortu du, lanpostu bat edo alokairuko etxebizitza bat lortu nahi izan duenean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek greba astean jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.