MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Irungo mugan 33 pertsona migratzailerekin trafikatzeagatik

Uztailaren 2an, Frantziako agenteek susmagarria atxilotu zuten Baionan, Saharaz hegoaldeko bi etorkin autoan zeramatzala. Dagoeneko lau pertsona atxilotu dituzte azken hilabeteetan antzeko jarduerak egiteagatik, eta guztiei espetxe zigorra ezarri diete.
Elkarretaratzea Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago zubian. EFEren artxiboko argazkia
Elkarretaratzea Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago zubian. EFEren artxiboko argazkia

51 urteko gizon bat atxilotu dute 33 migratzailerekin trafikatzeagatik, Espainiako Polizia Nazionalaren eta Frantziako segurtasun-indarren arteko lankidetzari esker. Atxilotuak Irunen (Gipuzkoa) jasotzen zituen migratzaileak eta Frantziara eramaten zituen autoz.

Barne Ministerioak ohar batean adierazi duenez, denboratxo bat zeraman Espainiako Poliziak gizonezkoaren atzetik; izan ere, operazioa hasi zenean Polizia Nazionaleko agenteek egiaztatu zuten marokoar jatorria zuen gizon espainiar batek bere ibilgailua erabiltzen zuela Irungo hainbat tokitan migratzaile irregularrak hartzeko eta Frantziara eramateko diru-truk.

Espainiako Poliziak Frantziakoari jakinarazi zion, eta iragan uztailaren 2an Frantziako agenteek Baionan atxilotu zuten gizonezkoa, Saharaz hegoaldeko bi etorkin autoan zeramatzala.

Gizonezkoa epailearen aurretik pasa zen handik bi egunetara eta 15 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten, baita 5 urtetan Frantziara sartzeko debekua ere.

Donostiako eta Irungo Atzerritarren Brigaden eta Frantziako Migratzaileen Trafiko Irregularraren aurka Borrokatzeko Bulegoaren arteko lankidetzaren ondorioz, azken hilabeteetan dagoeneko lau pertsona atxilotu dituzte antzeko jarduerak egiteagatik. Guztiei espetxe zigorra ezarri diete.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X