Elur-jausi batean hildako Bergarako mendizalearen auzian, errugabetu egin dute CSICeko zuzendari ohia
Rosa Menendez CSIC Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko presidente ohiari irekitako ikerketa artxibatzea erabaki du Vielhako (Lleida) epaile batek, Aran haranean izandako espedizio batean elur-jausi baten ondorioz bi pertsona hil ostean. Horietako bat Unai Perez de Arenaza Bergarako mendizalea zen.
Elur-jausia Conangles haranean
Ezbeharra 2018ko martxoaren 22an gertatu zen, Conangles haranean, elur-jausi batek harrapatu zituenean. Espainiako Gobernuaren Ingurumen Ministerioaren menpekoa den CSICeko proiektu baterako ur-laginak hartzera joan ziren Redon aintzirara, elausoak harrapatu eta 90 metroko harkaitz bertikal batetik behera bota zituenean.
Bi pertsona hil ziren istripuan: Unai Perez de Arenaza mendizale bergararra eta Gaspar Giner Abati Salamancako biologoa. Gainera, Roberto Sanchez ikertzaile lasartearra larri zauritu zen.
Luis C. proiektuaren zuzendariak errekrutatu zituen biak, ahoz, espedizioa abiatu baino egun batzuk lehenago. Antza, ez zuten aurretik izapide administratiborik egin, kontratazio eskaerarik kudeatu eta CSICeko gerentziak ez zituen laginak hartzeko kanpainarekin lotutako gasturik baimendu.
Mendi-adituak
Epaileak delitu zantzuak baztertu ditu autoan; izan ere, espedizioan parte hartzen ari ziren mendizaleek "baldintza seguruetan" egiteko beharrezko materiala zutela ondorioztatu du, eta ez zela lan-arriskuen prebentziorako araurik urratu.
Epaileak ebatzi duenez, hildakoek "mendiko adituen titulazioa zuten, eta lurra, elurraren baldintzak eta elur-jausiak izateko arriskua ezagutzen zituzten; horregatik, espedizioan gidari lanak egiten zituzten".
Espedizioko kideen egoera legalari dagokionez, espedizioa hildakoen eta CSICen arteko "lankidetza akordioen" esparruan egin zela ondorioztatu du, "autonomo edo langile gisa, elurretatik ibiltzeak dakarren arriskua libreki eta kontzienteki onartuta, are gehiago lurra ezagutzen zuten goi-mendiko gidariak zirenean eta elur-jausien arriskua ezagutzen zutenean".
Helegitea
Hildako ikertzaileen senideek helegitea aurkeztu dute Lleidako Auzitegian ebazpen horren aurka, espedizioan "segurtasun neurri nahikorik ez" zutela argudiatuta.
2022an Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen elur-jausian hil ziren bi pertsonak CSIC Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenarentzat lanean ari zirela, kontraturik izan ez arren.
Zure interesekoa izan daiteke
Osakidetzak gaur amaituko du iraungitako hexabalente-dosia jaso zuten 30 pertsonak berriz txertatzen
Gainera, Euskal Osasun Zerbitzuak aste honetan deituko die tetrabalentearen eta hirukoitz birikoaren iraungitako txertoak jaso dituztela uste den 78 pertsonei.
Santurtzi eta Barakaldo arteko aldirietako tren-zerbitzua eten dute, matxura baten ondorioz
Santurtzitik Barakaldorako joan-etorrian dabiltzan tren guztiek Desertu-Barakaldo geltokitik hasi eta amaituko dute ibilbidea, eta erabiltzaileek autobus zerbitzua izango dute helmugara iristeko.
Gipuzkoako lehen Ostalaritza Eskola izango da 2027tik aurrera
Euskadiko laugarren ostalaritza-eskola izango litzateke, Leioa, Galdakao eta Gamarrako eskolekin batera. Hezkuntza Saila Donostiako Udalarekin lanean ari da kokapenerako.
Gutxienez bi kilometroko auto-ilarak N-1 errepidean, Andoainen, kamioi baten matxuragatik
Kamioi baten matxurak eragina izan du N-1eko trafikoan, Gasteizko noranzkoan, eta zirkulazio motela eragiten ari da lehen orduan.
Gaur hasiko da Euskadin 2026-2027 ikasturterako aurrematrikulazio epea
Otsailaren 13ra arte egongo da zabalik aurrematrikula egiteko epea. Derrigorrez egin behar dute bi urteko ikasgeletako ikasleek, baita ikastetxe batera lehen aldiz sartzen direnek edo hizkuntza-eredua aldatu nahi dutenek ere.
Gizon batek bikotekidea hil du Pontevedran eta bere buruaz beste egin du ondoren, atxilotu aurretik
Emakumearen gorpua ahizpak aurkitu du, bere etxebizitzako lurrean, eta gizona ihes egiten ikusi du. Gizona etxebizitza batean gotortu da eta Guardia Zibila berarekin negoziatzen aritu da arratsalde osoan, entregatu zedin, baina bere buruaz beste egin du azkenean.
Lau urteko haur bat oso larri zauritu da Oionen, etxeko bigarren solairutik erorita
13:30 aldera gertatu da istripua, eta helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera, buruan kolpe handi bat zeukala.
Talde animalistek protestak egin dituzte Bilbon eta Iruñean, ehizaren eta ehiza-txakurren erabileraren aurka
Espainiako Estatuko 44 hiritan eta beste 41 herrialdetan izan da mobilizazioaK, Galgoaren Munduko Egunarekin bat eginez.
Diru bilketa abiatu dute Aroztegia auzian zigortutako zazpi kideei jarritako isunei aurre egiteko
Zazpi ekintzaileek ez zuten kartzela zigorrik jaso, baina 62.000 euroko isuna ordaintzera kondenatu zituzten. Isunez gain, defentsa eta gainerako gastuak ordaintzeko bilketa egingo du orain Aroztegiko Elkartasun Komiteak.
Joko areto baten aurka protesta egiteagatik auzipetutako Sopelako lau gazteen aurkako epaiketa atzeratu dute, data jarri gabe
32 urteko kartzela zigorra eta 112.400 euroko isuna eskatu dute lau sopeloztarrentzat. Auzia birritan artxibatu dute, eta akusazio partikularra da pertsonatutako akusazio bakarra. Hain justu, auzipetuei elkartasuna adierazteko manifestazioa egin zuten atzo Sopelan.