Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goiak ''gaitzespen irmoena'' adierazi du ertzain batek emazteari egindako eraso saiakeraren aurrean

20240818125658_eneko-goia_
18:00 - 20:00
Goiak ''gaitzespen irmoena'' adierazi du ertzain batek emazteari egindako eraso saiakeraren aurrean
Eneko Goia Donostiako alkateak elkartasuna adierazi dio biktimari, eta aurreratu du Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gertakaria aztertuko duela bihar.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X