Bazetorrela jakinagatik ez du ekaitzak leunago jo
Esanda zegoen eta iritsi da: euri erauntsi eta ekaitza 17:00ak aldera sartu da Euskal Herrian eta pixkanaka lurralde osoa zeharkatzen joan da, bidean hankaz gora jarriz dena.
Errepideak izan dira ondorioak nabaritzen aurrenetarikoak. Ap-68an Zuian Bilborantz, esaterako, auto bat errepidetik atera da euriaren ondorioz eta errei bat moztu behar izan dute, auto-ilarak eraginez inguruetan.
Zornotzan ere, AP-8an, auto baten eta autobus baten arteko istripua izan da eta pertsona bat zauritu da.
10 minutuan 11 litro pasatxo bota ditu Getxon esaterako eta Algortako kaleak erreka bihurtu dira. Bermeon ere mardul bota du, 10 litrotik gora 10 minututan. Gipuzkoan Zarautz izan da, orain arteko datuen arabera, euri gehien bota duen lekuetako bat, ia 17 litro 10 minutuan.
Horrez gainera, tximistek ere buruhauste ugari eragin dute, Zornotza inguruan bertan, etxebizitza batean sutea piztu da 18:20an, baita baserri batean ere, itxura guztien arabera argindar kableak erortzearen ondorioz, eta herri horretan bertan, beste tentsio kable bat erori da tren baten gainera, eta bidaiariak trenetik atera eta ebakuatu behar izan dituzte. Zirkulazioa eten dute Usansolo eta Zugastieta artean.
Gordexolan eta Gamizen ere baso-suteak eragin dituzte tximistek.
Haizea ere oso zakar ibili da eta Basauriko pabiloi baten teilatua jausteko zorian egon da haizeagatik.
Gasteizen ekaitzak kazkabarra ere ekarri du eta leihoak ere apurtu ditu harriak.
Alerta laranja egunaren amaierara arte
Euskalmetek prezipitazio handiak iragarri ditu egunaren bigarren zatirako eta, aurreikuspenen arabera, ordubetean 30 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada ertain-handiak eta trumoitsuak botatzen ari da eta txingorra bota dezake (2-3 cm). Zenbait tokitan zaparraden intentsitatea oso handia izan daiteke (ordubetean 30 l/m² baino gehiago). Ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan litezke (60-100 km/h ingurukoak). Alerta laranja ezarri dute 22:00ak bitartean EAEn.
Nafarroan, berriz, Aemetek aurreikusi du 30 mm bota ditzakeela ordubetean 17:00etatik gauerdira, eta kazkabarra eta haize bolada gogorrak ere izan daitezkeela.
Euri handien aurreikuspenen ondorioz, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak zaintza areagotu du Ebro arroan eta inguruetan, Araban eta Nafarroan barne, bat-bateko ur-goraldi garrantzitsuak izateko arriskuagatik puntu konkretuetan, batez ere zaparrada handienak botatzen dituzten eremuetan.
Hurrengo egunetan
Igandean eguraldia ez da hain nahasia izango. Goizaldean bero-hodeiak agertuko dira oraindik eta zaparrada batzuk bota ditzake, batez ere ipar-ekialdean. Goizetik aurrera zerua tarteka hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin, eta noizbehinka zaparrada txikiak bota ditzakeen arren ateri eutsiko dio leku gehienetan. Ipar-haizea nagusituko da, tenperatura maximoek behera egingo dute eta 24 eta 26 ºC artekoak izango dira orokorrean.
Astelehenaren lehenengo partean zerua tarteka hodeitsu egongo da; mendebaldean hodeiak izango dira nagusi, ekialdean zerua garbiago egongo da. Eguerditik aurrera hodeiak gailenduko dira eta egunaren bigarren partean zaparrada trumoitsu batzuk botako ditu. Goizetik aurrera ipar-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak bizpahiru gradu jaitsiko dira.
Asteartean ekaitz giroak jarraituko du, eta asteazkenean tenperaturak gora egingo badu ere, bide beretik jarraituko du eguraldiak.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskararen aldeko lasterketa eguerdian helduko da helmugara, Bilboko erdigunera
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
EAEko Auzitegi Nagusiak bi egonkortze prozesu eten ditu C2 euskara maila eskatzeagatik
Zehazki, udal idazkari eta kontu-hartzaile postuetarako IVAPek emandako bi ebazpen utzi ditu bertan behera Auzitegiak. Eusko Jaurlaritza epaia aztertzen ari da kasazio helegitea aurkeztuko duen erabakitzeko.
Gasteizen bikote homosexual bati eraso egin zion adingabea atxilotu dute berriro, hiru gazte sastakatzeagatik
EITBk baieztatu duenez, 17 urteko gaztea kanporatzeko eskaera egin behar zuen Arabako Aldundiak. Atzo, bertan, epailearen aurrera eraman zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako justizia zentro batean sartzea agindu zuen honek.
Pertsona bat hil da Arrasaten, bi ibilgailuren arteko istripu batean
GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, Aretxabaletarako noranzkoan. Errepidea itxita egon da errepidea garbitu bitartean, baina lanak amaitutakoan ireki dute.
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.