INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Getxon, adin txikiko neska bat indarrez atxikitzen saiatzeagatik eta mehatxatzeagatik

Biktimarekin harremanetan jarri zen abuztuaren amaieran, sare sozial baten bidez, ikasturtean zehar eskola partikular batzuk adosteko. Aurrez aurre hitz egiteko geratu zirenean, garaje baten barrura indarrez sarrarazten saiatu zen. Epailearen esku utziko dute hurrengo orduetan.

30 urteko gizonezko bat atxilotu dute igande honetan, Ertzaintzak eta Getxoko Udaltzaingoak elkarlanean, adin txikiko neska bat bere borondatearen aurka atxikitzen saiatzeagatik eta haren aurkako mehatxuak egiteagatik.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, abuztuaren amaieran, gizona sare sozial baten bidez jarri zen harremanetan biktimarekin, ikasturtean zehar neska bati eskola partikularrak adosteko. Getxon geratu ziren, tokia ezagutu eta eskolei buruzko xehetasunen berri izateko.

Geratu ziren lekura iritsitakoan, gizonak garajera eraman zuen, igogailua ondo ez zebilela esanez. Behean zeudenean, itxitako garaje batean indarrez sarrarazten saiatu zen. Adingabeak gizonarekin borroka egin eta ihes egitea lortu zuen. Oinezko batzuei laguntza eskatu zien, eta SOS Deiak 112 Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuari deitu zioten.

Biktima artatu ondoren, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen eta, gaur, Getxoko Udaltzaingoarekin elkarlanean, susmagarriaren ibilgailua aurkitu dute. Ondoren, atxilotu egin dute 30 urteko gizona, mehatxu-delitua eta legez kanpoko atxiloketa egotzita.

Hurrengo orduetan eramango dute epailearen aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X