TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Ikasturtearen hasiera, Osasun bileraren erreakzioak eta Zinemaldiaren aurkezpena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eskola bateko artxiko irudia. Argazkia: EITB Media.
Eskola bateko artxiko irudia. Argazkia: EITB Media.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 6ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ikasturtearen hasiera: 360.000 ikasle itzuliko dira ikasgeletara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ikasleen % 53k sare publikoan egingo dituzte ikasketak, eta % 36k itunpeko sarean. Imanol Pradales lehendakaria eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Zarauzko Orokieta ikastetxean izango dira lehen eskola egun honetan.

- Osasun-itunerako bileraren erreakzioak: Bertaratutakoen lehen balorazioa "positiboa" izan zen. Gaur goizean, Alberto Martinez Osasun sailburuak bere iritzia emango ditu Radio Euskadiko "Boulevard" saioan.

- Zinemaldiaren aurkezpena: Azken asteetan, Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioaren xehetasun asko jakin ditugu. Jaialdiaren aurkezpen ofiziala, aldiz, gaur goizean egingo da Tabakalerako zinema-aretoan.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X