2024-2025 ikasturtea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikasleen % 70ak D ereduan egingo ditu ikasketak

360.000 ikasle gaur itzuliko dira ikasgeletara. Sare publikoan matrikulazioak gora egin du. Haur eta Lehen Hezkuntzan % 53koa da. Orokorrean, matrikulazioen % 51,6 sare publikoan egin da eta % 48,4 itunpekoan.
Iragarkia
20240906131035_kurtso-hasiera_
18:00 - 20:00
EAEko 360.000 ikasle ikasgeletara itzuliko dira gaurtik aurrera

Udako oporraldiaren ondoren ostiral honetan hasiko dira eskolak ofizialki Euskal Autonomia Erkidegoan. 358.463 ikasle itzuliko dira ikasgeletara unibertsitatez kanpoko hezkuntza-etapetan, hau da, Haur Hezkuntzatik Batxilergora eta Lanbide Heziketara.

2024-2025 ikasturtean Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan matrikulazioak % 3 inguru jaitsi da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, zifra orokorrak aurreko ikasturtearen oso antzekoak dira. DBHn, 92.334 ikasle matrikulatu dira, eta Batxilergoan, 33.202. Aurreko urtearekin alderatuz, Lanbide Heziketak igoera izan du matrikulazioetan. % 6,18 hazi da matrikulazioa, eta 48.772 ikasle arituko dira Lanbide Heziketan.

Sare publikoan matrikulazioak gora egin du. Haur eta Lehen Hezkuntzan % 53koa da. Orokorrean, matrikulazioen % 51,6 sare publikoan egin da eta % 48,4 itunpekoan.

Hizkuntza-ereduari dagokionez, sare publikoko matrikulazioen % 94 D ereduan egiten da. Bi sareak kontuan hartuta, D ereduak matrikulazioen % 70 hartzen du, eta hazi egiten da hezkuntza-etapa guztietan. Nabarmentzekoa da Lanbide Heziketako matrikulen gorakada D ereduan, % 27tik % 30era. B ereduak matrikulazioen % 16 du, eta A ereduak % 13.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Zarautzen, Orokieta Herri Eskolan, emango diote ikasturteari hasiera. Imanol Pradales lehendakariak "autoexijenteak" izatea eskatu du kalitate goreneko hezkuntza lortzeko. Bestalde, Begoña Pedrosa Hezkuntza Sailburuak aurreratu du 2024-2025 ikasturtean euskal eskola publikoa eraldatzeko eta hobetzeko I. Plan Estrategikoa garatzeko lan egingo dela.

Iragarkia
20240906113555_imanol-pradales-orokieta-zarautz_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X