Albiste da
Atxiloketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2023ko azarotik ihes eginda zegoen preso bat atxilotu dute Deban

Deban zebilela jakin ostean, Ertzaintzako agenteak harengana hurbildu ziren, eta identifikatu zutenean baieztatu zuten hura bilatu, atxilotu eta espetxeratzeko lau agindu judizial zeudela indarrean. Azaroaren 2an eman zioten baimen baten ostean, ez zen Arabako espetxera itzuli.

2023ko azarotik espetxetik ihes eginda zegoen 28 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak ostiral honetan Debako tren-geltokian. Hura bilatu, atxilotu eta espetxeratzeko lau agindu judizial zeuden indarrean; izan ere, azaroan, baimen baten ostean, ez zen espetxera itzuli, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 

Ertzaintzak ostiral eguerdian jakin zuen espetxetik ihes egindako pertsona bat Debako tren-geltokian zegoela, tren bat hartzeko zain. Horren berri izan ostean, patruila bat bertaratu zen, agenteak harengana hurbildu ziren eta identifikatu egin zuten. Orduan baieztatu zuten hura bilatu, atxilotu eta espetxeratzeko lau agindu judizial zeudela indarrean, Donostiako epaitegi batek igorriak. 

Horren aurrean, atxilotu eta Eibarko ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko polizia-eginbideak egiteko, eta larunbat honetan jarri dute epailearen esku.

Atxilotua 2023ko azarotik zegoen espetxetik ihes eginda, baimen baten ostean ez baitzen itzuli Arabako espetxera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X