Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txirrindulari bat erietxera eraman dute helikopteroz, BI-3123 errepidean, Arrietan, istripua izan ostean

Busturirako noranzkoan zihoala, erori egin da. Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta gero, anbulantzian eraman dute helikopteroraino, eta handik Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Txirrindulari bat zauritu da BI-3123 errepidetik zihoala istripua izanda.

Busturirako noranzkoan zihoala, erori egin da Arrietan, 10:40 inguruan. 

Larrialdi zerbitzuak iritsi direnean, lehen arreta bertan eman diote, anbulantzian eraman dute helikopteroraino, eta handik Gurutzetako ospitalera eraman dute. 

Errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan, baina ez du trafikoan eragin handirik izan, bigarren mailako errepidea denez ibilgailu gutxi zebilelako bertatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X