NOBEL SARIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hopfieldek eta Hintonek irabazi dute Fisika Nobel 2024 saria, "makinen ikaskuntzari" egindako ekarpenagatik

Bi fisikariok sare neuronal artifizialen bidez "automatikoki ikastea ahalbidetzen duten funtsezko aurkikuntzak" egin dituztela nabarmendu du Suediako Akademiak, adimen artifizialaren oinarriak ezarriz.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Fisikaren Nobel 2024 sariak baditu irabazleak. John J. Hopfield eta Geoffrey E. Hinton, Princetoneko eta Torontoko unibertsitateetako fisikariak, hurrenez hurren, dira aurtengo saridunak,  euren lanaren bidez, "makinen ikaskuntza automatikoari" egindako ekarpenagatik. Suediako Zientzien Akademiak jakinarazi duenez, bien lana funtsezkoa izan da, sare neuronal artifizialak garatzeko bidean.

Sariaren berri emateko zabaldutako oharrean zehazten denez, Hopfieldek irudiak gordetzeko eta berregiteko elkartze-memoria bat sortu zuen, eta baita, datuak biltzeko eredu automatikoak ere.

Hintonek, berriz, datuen propietateak automatikoki asmatzeko gai den metodo berezi bat sortu zuen. Egun erabiltzen diren adimen artifizialerako sareak garatzeko oinarrizkoa izan da metodo hori.

"Ordenagailuek pentsatzea ezinezkoa bada ere, makinek memoria eta ikaskuntza funtzioak gara ditzakete. Horretan lagundu du Hopfielden eta Hintonen lanak (...) Fisikako oinarrizko kontzeptuak eta metodoak erabilita, informazioa prozesatzeko teknologia garatu dute", esan du akademiak.

Bi adituok egindako ekarpenari esker, "adimen artifizialak iraultza ekarri du zientziara, ingeniaritzara eta eguneroko bizimodura", erantsi dute oharrean. Nolanahi ere, teknologia mota horren arriskuez ere ohartarazi du Suediako Akademiak, teknologia "modu seguruan eta etikoan" erabili behar dela nabarmenduz.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X