Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bikote bat atxilotu dute Barakaldon, garbitzaile gisa kontratatutako emakume bat sexualki esplotatzea egotzita

Biktima 21 egunez izan zuten Bizkaiko udalerriko etxebizitza batean atxikita. Tarte horretan, bezeroekin babesik gabeko sexu harremanak izatera eta drogak hartzera behartu zuten.

Espainiako Poliziak bikote bat atxilotu du Barakaldon (Bizkaia), garbitzaile lanetarako kontratatu zuten emakume bat sexualki esplotatzea leporatuta.

Poliziak ohar bidez jakinarazi duenez, In Genero gobernuz kanpoko erakundeak egindako salaketa baten harira abiatu zuten ikerketa. Erakundeak prostituitzen direnekin eta giza salerosketaren biktimekin egiten du lan, eta susmoa zuen Bizkaiko udalerriko etxebizitza batean esplotazio kasu bat egon zitekeela. 

Agenteak bertaratu zirenean, "oso urduri" topatu zuten biktima, "antsietateak jota", eta zentro espezializatu batera eraman zuten berehala, artatzera. 

Guztira, 21 egun eman zituen emakumeak atxikita. Tarte horretan, bezeroekin babesik gabeko sexu harremanak izatera eta drogak hartzera behartu zuten. Bezeroek ordaintzen zuten zati handi bat eurentzat hartzen zuten atxilotuek, eta "huskeria bat" ematen zioten biktimari. 

49 urteko gizon bat eta 25 emakume bat dira atxilotutakoak. Biak ala biak epailearen aurrera eraman dituzte, giza salerosketa eta legez kontrako atxiloketa delituak egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X