Eguraldi egonkor samarra espero da datorren asterako, 20 ºC-tik gorako maximoekin
Eguraldi egonkor samarra espero da datorren aste guztian zehar Euskal Herrian; hodeiguneak izango ditugu, zaparradak bota ditzake eta termometroak 15-20 ºC-ren bueltan ibiliko dira.
Gaur, igandea, tenperaturak nabarmen egin du gora hego-haizearen eraginez. Isurialde atlantikoan, tenperatura maximoak 25 ºC-ren bueltan geldituko dira, eta zertxobait apalagoak izango dira isurialde mediterraneoan. Egunsentian, hodeigune batzuk agertu dira, baina datozen orduetan giroa argia izango da, goi-hodei finekin.
Bihar, astelehena, tenperaturak bere horretan mantenduko dira goizean, baina maximoak gradu pare bat behera egingo dute isurialde atlantikoan. Goizean, giro eguzkitsua espero da, eta haizea hegotik ibiliko da; arratsaldean, ordea, haizeak ipar-mendebaldera egingo du, zerua lainotuz joango da, eta arratsalde erditik aurrera, han-hemenka zaparrada batzuk bota ditzake, batez ere ipar partean.
Etzi, asteartea, isurialde atlantikoan giro goibela espero da, eta euri pixka bat egingo du, batez ere goizean; arratsaldean, atertuz joango da. Hegoaldean, berriz, eguraldi argiagoa izango du, hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, eta ostarteak gero eta zabalagoak izango dira arratsaldean. Haizea ipar-ekialdetik ibiliko da, eta tenperaturak behera egingo du; maximoak 20 ºC-ren azpitik geldituko dira. Gasteiz izango da hiriburu freskoena: maximoak 14 ºC-koak izango dira bertan, eta minimoak 9 ºC-koak.
Asteazkenean, tenperaturak gora egingo du berriro lurralde osoan, eta mendebaldeko haizea ibiliko da. Goizean, hodeiak espero dira, baina arratsalderako, desagertuz joango dira lurraldearen mendebaldean. Ondorioz, giroa nahiko eguzkitsua izango da. Maximoak ez dira 20 ºC-tik gorakoak izango.
Ostegunean, tenperaturak apurtxo bat igoko dira. Bilbon, esaterako, termometroak 26 ºC-ren inguruan ibiliko dira.
Ostiralean, tenperaturak nabarmen jaistea espero da, eta euria egingo du lurralde guztian.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, emaztea hiltzea eta ama larri zauritzea egotzita
Gertakariak Eguesibarrean (Nafarroa) jazo dira, arratsaldeko 19:30ak aldera.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako zaleen bilgunea den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonaren heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak akordioa adostu dute, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil du eta emaztea larri zauritu du bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteei matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.