Lau gazte harrapatu dituzte Bilbon gailu elektronikoen bidez gidabaimenaren azterketa kopiatu nahian
Bizkaiko Guardia Zibilak lau gazte harrapatu ditu Bilbon, gidabaimenaren azterketa teorikoan iruzurra egiteko asmoz, gailu elektronikoak soinean zituztela.
Lau gazteetako bi bizkaitarrak dira eta gainerako biak gipuzkoarrak. Bizkaiko Trafikoko Zuzendaritzan azterketa egin zituztenean atzeman zituzten lau saiakerak, irailean, egun ezberdinetan.
Lau kasuetan gailu elektroniko ugari atzeman zizkieten arropatan ezkutatuta, hala nola kamerak, mikrofonoak, bateriak eta audio-hargailuak. Iruzurra egin ahal izateko kanpoko laguntza beharrezkoa zuten.
Atzemandako gazteetatik hiruk kamerak erabiltzeko asmoa zuten, azterketaren irudiak jaso eta mugikorreko aplikazioen bidez kanpoko laguntzaileari bidaltzeko. Ondoren, erantzunak audio bidez jasotzeko sistema zuten prest.
Laugarrenak, berriz, audio sistema bat zuen prestatuta, galderak kanpoko laguntzaileari jakinarazi eta haren erantzunak jasotzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda