Abeltzaintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otsoa babes bereziko erregimeneko espezieen zerrendatik kentzeko eskatu dio Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari

Hain zuzen ere, 2021eko egoerara itzultzea iradoki dio, abeltzaintza ustiategietan otsoek eragin dituzten "kalte konponezinak" ikusita.
Otso bat
Otso bat. Argazkia: Pixabay

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak kezka helarazi dio Sara Aagesen Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikoko eta Erronka Demografikoko ministroari, "otsoen erasoek Euskal Autonomia Erkidegoko mendi eremu batzuetan eragindako egoera" aztertu ondoren.

Barredok azpimarratu du beharrezkoa dela "espezie hori Espainiako Gobernuak onartutako eta 2021eko irailean ofizialdutako babes bereziko erregimeneko espezieen zerrendatik kanpo uztea, eta aipatutako data baino lehenagoko egoerara itzultzea".

Horren harian, "arduratuta" agertu da abeltzaintza ustiategietan otsoek eragin dituzten "kalte konponezinak" ikusita.

2023ko ekainean, Arantza Tapia sailburuak kezka bera agertu zion Teresa Ribera ministroari. Hilabete batzuk geroago, Barredok berak ildo beretik ekin zion gaiari Riberaren aurrean, baina ez zuen inolako erantzunik jaso.

Horren aurrean, sailburuak aditu talde batek egindako antolaketa alternatiben txosten bat bidali dio ministroari, eta bertan ondorioztatu dutenez, "ez da beharrezkoa otsoa zerrenda horretan egotea espeziea behar bezala zaintzeko, epe luzera kaltegarri izango baita, dagoeneko ikusi den bezalaxe".

Zure interesekoa izan daiteke

eclipse solar eguzki eklipsea hego amerika sudamérica 2 de julio 2019 uztailak 2 EFE
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Araba, 2026ko abuztuko eguzki eklipsea ikusteko Euskadiko lurralde pribilegiatua

Mende bat baino gehiago da Euskal Herrian ez dela eklise osorik ikusten eta datorren abuzturen 12koan Araba izango da lurralde pribilejiatuena, lurralde osoan ikusgai izango abita fenomeno astronomiko berezia. Hala ere, eklipsearen puntu gorena 20:28ak aldera izango da, eta, beraz, eguzkia "oso baxu egongo da" ordurako, eta litekeena da mendebal/ipar-mendebaldeko ortzimuga garbi duen kokalekurik ez duenak ez ikustea, eguzkia beharabada ezkutuatua egongo delako ordurako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X