Albiste izango dira: Pelicot auziko epaia, zientzialarien aurkako erasoak eta Gaztea Maketa Lehiaketako finala
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Pelicot auziko epaia: Avignongo auzitegiak, Frantziako hego-ekialdean, 09:30etatik aurrera jakinaraziko du Pelicot auziko epaia. Fiskaltzak 650 urte arteko kartzela-zigorra eskatu zuen Gisele Pelicot, 72 urteko biktimaren aurkako bortxaketengatik eta sexu-erasoengatik. Biktima ikur feminista bihurtu da, epaiketa publikoa izatea erabakitzeagatik, "lotsa aldez alda dadin". Eskatutako zigorrik handiena, 20 urtekoa (legeak Frantzian jasotzen duen handiena), 72 urteko Dominique Pelicot senar ohiarentzat da.
- Zientzialarien aurkako erasoak: Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioak (FECYT, gaztelaniazko siglak) eta EHUko Gureiker ikerketa taldeak argitaratu berri duten ikerlanaren arabera, haien jakintzaren berri eman duten zientzialarien % 51k erasoak jaso izan dituzte. Testuinguru horretan, eitb.eus-ek Izortze Santin eta Jone Bilbao EHUko bi ikertzaile eta dibulgatzaileren hausnarketak jaso ditu.
- Gaztea Maketa Lehiaketako finala: Aramu, Malko, Mikosis eta Mirail taldeak lehiatuko dira 2024ko Gaztea Maketa Lehiaketaren final handian. Finala 20:30ean hasiko da Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, eta, zuzenean, irratiz zein streaming bidez jarraitzeko aukera emango du Gazteak. Aramu izan zen talde bozkatuena Gaztearen webgunean, eta epaimahaiak aukeratu zituen, berriz, Malko, Mirail eta Mikosis. Epaimahaiaren Sariaren irabazleak 5.000 euroko saria eskuratuko du eta 2025eko Bilbao BBK Liven jotzeko aukera izango du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.