PRESOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Preso bat Gipuzkoako espetxetik ihes egiten ahalegindu da

Ihes saiakera ostegun honetan gertatu da, presoa planifikatutako txango batetik Martutenera itzultzen ari zela. Azkenean, ordea, Ertzaintzak atxilotu egin du.
Martuteneko espetxea, artxiboko irudi batean
Martuteneko espetxea, artxiboko irudi batean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Ertzaintzak bart Gipuzkoako espetxean gertatu den ihes saiakera eragotzi du.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, atzo arratsaldean gertatu zen, presoa planifikatutako txango batetik Martutenera itzultzen ari zela. 

Kartzelaren sarreran, eta behin identifikaziorako txartela erakutsi ondoren, presoa lasterka hasi eta ihes egiten saiatu zen.

Hala ere, inguruan zeuden ertzainek geldiarazi eta atxilotu egin zuten, ihes ahalegina, desobedientzia, agintaritzaren aurkako atentatua eta erresistentzia leporatuta. Jazarpen horretan, bi ertzain zauritu ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X