Gertakizuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek ustez ama hil du Barakaldon

Ertzaintzak atxilotu egin du gizonezkoa. Biktima 84 urtekoa zen.
Ertzainak hilketa gertatu den etxebizitzaren atarian, Barakaldon. Argazkia: EFE
Ertzainak hilketa gertatu den etxebizitzaren atarian, Barakaldon. Argazkia: EFE

84 urteko emakume bat hilda aurkitu dute Barakaldoko etxebizitza batean, eta Ertzaintzak haren semea atxilotu du, hiltzailea izan daitekeelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez.

16:30ean, Barakaldoko etxebizitza batean oihuak eta liskarrak entzuten zirela eta bertan pertsona bat hilda egon zitekeela ohartarazi diote EAEko Poliziari.

Ertzaintza, Barakaldon (Bizkaia). Argazkia: EFE Ertzaintza, Barakaldon (Bizkaia). Argazkia: EFE

Agenteak bertaratu dira, eta emakume bat hilda zegoela egiaztatu dute.

Lehen zantzuen arabera, litekeena da semeak hil izana ama. Horregatik, atxilotuta eraman dute.

Gertakariak jazo diren etxebizitzaren ataria, Barakaldon. Argazkia: EFEia: EFE Gertakariak jazo diren etxebizitzaren ataria, Barakaldon. Argazkia: EFEia: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X