Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

69 urteko gidari bat zauritu da San Adrianen, errepidetik atera eta zuhaitz baten kontra talka eginda

Ezbeharra 10:47an jazo da, eta zauritua Nafarroako Ospitalera eraman dute, hainbat kolpe baitzituen.

69 urteko gidari bat zauritu da San Adrianen, NA-624 errepidetik atera eta zuhaitz baten kontra talka eginda, larrialdietarako zerbitzuek jakitera eman dutenez.

Ezbeharra 10:47an jazo da, eta zauritua Nafarroako Ospitalera eraman dute, hainbat kolpe baitzituen.

Azkoiengo suhiltzaileak, zonaldeko medikuak, anbulantzia bat eta Foruzaingoa bertaratu dira istripua izan den tokira.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X