Jendetza bildu da migrazio-politika "hiltzaileen" aurka Irundik Hendaiara egin den manifestazioan
Eragile sozial eta sindikalek deituta, 2.000 lagun inguru bildu dira igande honetan Irundik (Gipuzkoa) Hendaiara (Lapurdi) egin duten martxan, Europa ezartzen ari den migrazio-politika "hiltzaileen aurka" protesta egiteko eta elkartasuna antolatzeagatik auzipetutako zazpi ekintzaileei babesa adierazteko.
Manifestazioa hasi aurretaik, Ficoba atarian sinadurak biltzeko mahaiak jarri dituzte eta, azken egunotan milatik gora lagunek egin duten gisan, gaur ere asko izan dira autoinkulpazio kanpaina horrekin bat egin dutenak. "J'accuse" autoinkulpazio kanpaina Korrikaren inaugurazioan Hendaiara (Ipar Euskal Herria) 36 migratzaile gurutzatzen laguntzea egotzita auzipetutako zazpi ekintzaileei babesa emateko jarri zuten martxan.
Manifestazioa abiatu aurretik hitza hartu dute deitzaileek, migrazio-politiken kontra elkar hartzera deitu eta zazpi auzipetuei babesa adierazteko.
Une hunkgarria bizi izan dute bertaratutakoek, Marrak, Bilboko Sare Antiarrazistako kide eta ekintzaileak, Bidasoa ibaia zeharkatzen nahiz inguruan izandako ezbeharretan hildako bederatzi migratzaileen izen-abizenak irakurri dituenean, ondoren minutu bateko zaratada eskatu.
Minutu zaratatsuaren ostean hasi da martxa, Ficobako erakustazokatik eta Hendaiko Europako zubiraino joan dira, migrazio-politiken kontrako, eta migratzaileenganako nahiz auzipetutako pertsonenganako elkartasun mezuak oihukatuz.
Manifestazioan parte hartu duten eragile sozial ugari protestaren garrantziaz mintzatu dira. Amaia Fontan Etorkinekin federazioko kideak azaldu duenez, harrera ona emateko jaio ziren federazioko elkarteak, baina baita migrazio-politikak salatzeko ere, eta horretara joan dira. Gainera azaldu du asko direla manifestazioan parte hartzeko arrazoiak, besteak beste, "zazpi auzipetuetatik hiru elkarteko kide" direlako.
Bilboko Sare Antiarrazistako kide den Marrak martxa hasi aurretik prentsari egindako adierazpenetan esan duenez, "elkartasuna kriminalizatzen eta estigmatizatzen ari dira eta horri aurre egiteko" hartu dute parte manifestazioan, "migrazio eta muga politiken ondorioz jendea hiltzen delako" egunero, besteak beste, itsasoetan nahiz ibaietan.
Iruñeko Elkartasun sareko kideak ere bertan izan dira, eta adierazi dutenez, "Europatik nahiz Estatuetatik garatzen diren nekropolitikak salatzera" joan dira Irunera, "egon beharra zegoen, eskubideak urratzen dituzten politika hiltzaileak salatzeko eta auzipetuei babesa adierazteko".
EITBri egindako adierazpenetan, LAB sindikatuako Endika Perezek manifestazioaren helburu bikoitza azpimarratu du: "Batetik, aldarrikatzeko migrazio-politikak hiltzaileak direla eta bertan behera utzi behar direla, milaka lagun arriskuan jartzen dituztelako, eta bestetik, elkartasuna antolatzeagatik auzipetu dituzten zazpi lagunei babesa adieraztea.
Alderdi politikoei dagoekionez, bertan izan dira, esaterako, EH Bilduko eta Podemoseko ordezkariak. EH Bilduko eurodiputatu Pernando Barrenak EITBri esan dionez, "pertsonen oinarrizko eskubideen kontrako politikak inplementatzen direnean, beharrezkoa da horien aurrean oldartzea eta eskubideen alde egitea. Hori egiteagatik auzipetu dituzte zazpi kide hauek eta horiei sostengua ematera gatoz".
Podemos-Ahal Duguko Maite Gartziak salatu duenez, "muga horma 'trumpista' bat da Europan. Izugarria da Europa ultraeskuinaren esparru xenofoboa erosten aritzea. Eskuin muturra bere agenda inposatzen ari da, eta guztien artean hori gelditu behar dugu". Thania Pazos alderdikideak adierazi duenez, "errudunak ez dira ez aktibistak, ez beren burua erruduntzat jo duten 1.000 pertsona baino gehiago, ezta, jakina, migratzaileak ere. Hemen, zerbaitez errududun bagara, ez da gizakiei muga bat zeharkatzen lagundu izanarena, lotsa eman behar diguna Europako migrazio-politika xenofobo eta klasista da".
Manifestazioan izan da Fermin Muguruza abeslari eta artista irundarra ere, zenbait migratzailek muga zeharkatu zuten egunean, Korrikan parte hartu zuena, "Ezin zen hutsik egin. Oso larria da egoera. Elkartasuna ez da delitua eta babes osoa eman behar diegu".
J'acusse kanpaina
Kanpainaren bultzatzaileek ohar batean salatu dituzte "migrazio politika arrazista eta hiltzaileak", eta hilaren 28an Baionan epaituko dituzten pertsona horiei akusazioa kentzea eskatu dute. Antolatutako taldeko kide izatea eta migratzaileei muga legez kanpo zeharkatzen laguntzea egozten diete ekintzaileei.
Gertaera iazko martxoan izan zen, Korrikaren inaugurazio ekitaldian, non jatorri afrikarreko 36 migratzailek muga zeharkatzea lortu zuten, egun horretan Irundik (Gipuzkoa) irten eta Ipar Euskal Herrira iritsi ziren euskararen aldeko lasterketako petoak jantzita.
Ekimenean "dozenaka eragile sindikal, sozial eta politikok parte hartu zuten, desobedientzia ekintza horren bidez Euskal Herria harrera herria dela erakusteko", azpimarratu dute ekimenaren bultzatzaileek.
Antolatzaileek aurreratu dute epaiketaren egunean bertan Baionan mobilizazio bat antolatuko dutela, bildutako autoinkulpazio guztiak epaitegi atarira eramateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herrian Euskarazek CC. OO. sindikatuaren ren mehatxua salatu du eta mobilizatzeko deia egin du
EHEk adierazi du sindikatuak bost konpromiso eskatu dizkiola, bestela bide judiziala abiatuko duela ohartaraziz, eta egoera “onartezina” dela salatu du.
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.