Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru gazte atxilotu dituzte Donostian, PAOKeko zale greziar bati erasotzeagatik

Erasotzaileek kristalezko botila batekin buruan jo, eta bengala bat jaurti diote. Biktima osasun zentro batean artatu dute, baina ez zuen zauri larririk.

Ertzaintzak 28, 20 eta 19 urteko hiru gizonezko atxilotu ditu goizaldean Donostian, ustez Greziako PAOK futbol taldeko zalea den gizon bati eraso egiteagatik. Biktima osasun zentro batean artatu dute, baina ez zuen zauri larririk, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Bart, 02:00ak aldera, Donostiako Parte Zaharrean, biktima Kale Nagusian argazkiak ateratzen ari zenean, hiru pertsonak inguratu dute, bere jatorriari buruz galdetu diote, eta Greziakoa dela eta Realak eta PAOK Salonikak jokatutako partida ikustera etorri dela esan die.

Une horretan, erasotzaileetako batek kristalezko botila batekin jo du buruan, eta ihes egin aurretik, beste botila bat eta bengala bat jaurti dizkiote, eta kolpea eman diote bizkarrean.

Erasotzaileak ihes egiten saiatu dira, baina inguruko kale batean atzeman eta atxilotu dituzte abisua jaso ostean bertaratu diren agenteek. Laguntza medikoa jaso eta gero, biktimak salaketa jarri du ertzain-etxean.

Halako erasoekin lotutako hainbat objektu konfiskatu dizkiete agenteek atxilotuei (sinbologia ultra duten jantziak, eskularru beltzak eta aho-babesgarriak), eta erasoan erabili duten bengala jaso dute.

Hiru atxilotuak ertzain-etxera eraman dituzte, guardiako epailearen aurrera eraman aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X