Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto baten gidaria hil da kamioi batekin talka eginda, A-68an, Tuteran

21 urteko gizonezko errioxar batek izan du istripua, eta lekuan bertan hil da.
Istripua Tuteran. Argazkia: Foruzaingoa
Istripua Tuteran. Argazkia: Foruzaingoa

Arnedoko (Errioxa) 21 urteko gizonezko bat hil da pasa den igandean, 19:58an, Tuteran (Nafarroa), A-68 errepidearen 98. kilometroan izandako istripu batean.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, autoak kamioi bat jo du atzetik, eta suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua autoaren barrutik.

Ezbeharraren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute Zaragozara bidean. Foruzaingoak hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi