DELITUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pistola bat zeraman gizon bat atxilotu dute Ondarroan

03:22an atxilotu dute, Kamiñazpi auzoan, ondarearen aurkako delituengatik aurrekariak zituzten pertsonak atzemateko abiatutako operazio baten baitan; izan ere, berriro delituzko ekintzak gerta zitekeen susmoa zuen Ertzaintzak.

Pistola bat zeraman 30 urteko gizon bat atxilotu dute Ondarroan (Bizkaia).

03:22an atxilotu dute, Kamiñazpi auzoan, ondarearen aurkako delituengatik aurrekariak zituzten pertsonak atzemateko abiatutako operazio baten baitan; izan ere, berriro delituzko ekintzaren bat gerta zitekeen susmoa zuen Ertzaintzak.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ondarroar bat da atxilotua, eta aldean zeraman pistolak 9 milimetroko munizioa zuen.

Armak legez kontra edukitzea egotzi diote, eta ertzain-etxera eraman dute, beharrezko eginbideak betetakoan epailearen esku uzteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X