Gasteizko diskoteka bateko atezain bat labankadaz zauritu dute
Gasteizko diskoteka bateko atezain bat labankadaz zauritu dute goizaldean, Segurtasun Sailak ohar bidez jakitera eman duenez.
Goizaldeko hirurak aldera gertatu da, Arabako hiriburuko San Anton plazako diskoteka batean. Atezainak diskotekatik patinete elektriko bat eramatea eragotzi dio ustezko erasotzaileari. Eztabaidan, akusatuak labankada bat eman dio lokaleko segurtasuneko langileari objektu zorrotz batekin.
Biktima, 44 urte gizonezkoa, Txagorritxu erietxera eraman dute. Zauria zuen eskuineko bularrean, baina ez zegoen larri.
Erasoaren usteko egileak, 22 urteko gizonezkoa, ihes egitea lortu du, baina Ertzaintzak geroxeago atxilotu du. Emakume batekin zegoen, eta emakumea atxiloketa oztopatzen saiatu den arren, ertzainek atxilotuta eraman dute, indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat eta lesio-delitu bat egotzita.
Atxilotuak zauria zuen hanka batean. Erietxean artatu ostean, ertzain-etxera eraman dute, beharrezko eginbideak betetzera.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda