Matxismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikerketa baten arabera, emakumeek oztopo handiei egin behar diete aurre oraindik goi-mailako sukaldaritzan

Bizkaiko Foru Aldundiak Euskal Gastronomia Akademiarekin lankidetzan egindako azterlan baten arabera, inkestatutako ikasleen % 46,5ek eta sukaldari profesionalen % 87,5ek uste dute sektorean ez dagoela aukera-berdintasunik emakumeentzat eta gizonentzat.
Emakume sukaldari bat, lanean. Irudia: EITB
Emakume sukaldari bat, lanean. Irudia: EITB

Bizkaiko Foru Aldundiko Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko Sailak Euskal Gastronomia Akademiarekin lankidetzan egindako azterlan batek (Deustuko Unibertsitateak garatu du) berresten duenez, emakumeak ikusezin bihurtzea, haientzat aukerarik ez egotea eta bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeko zailtasunak oztopo handiak dira oraindik emakumeentzat goi-mailako sukaldaritzan.

Gainera, ikerketak erakusten duenez, elkarrizketatutako sukaldaritzako ikasleen % 64,3k eta sukaldari profesionalen % 87,5ek amatasuna aipatzen dute goi-sukaldaritzan emakume gutxiago egotearen eta beren ibilbideetan galga bat izatearen arrazoi nagusietako bat, hurrenez hurren.

Bizkaiko Artxanda, Leioa eta Galdakaoko ostalaritza eskoletako ikasleek eta Gipuzkoako Cebanc eta Aiala eskoletakoek parte hartu dute azterlanean.

Teresa Laespada Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko foru diputatuak gaur emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, ikerketak "emakumeek goi mailako sukaldaritzan duten presentzia" aztertu nahi izan du, edo, agian, "mendeetan" emakumeen mundua izan arren zergatik "ez diren nagusi" aztertu nahi du; izan ere, "sukaldaritza izarren arte bihurtzen denean, emakumeak agertokitik desagertzen dira". "Zer dago horren atzean? Zer gertatu da eta zer gertatzen ari da?", hausnartu du.

Aurkeztutako ikerketaren arabera, "amatasuna egiturazko oztopo bat da oraindik ere", diputatuaren arabera, eta inkestatutako ikasleen % 64,3k (100 baino gehiago, guztira) uste dute hori dela goi-mailako sukaldaritzan emakume baino gizon gehiago egotearen arrazoi nagusia; aldiz, ikerketan parte hartu duten sukaldari profesionalen % 87,5ek (zortzi, guztira) adierazi dute amatasuna galga bat dela beren ibilbideetan.

Maria del Mar Churruca Euskal Gastronomia Akademiako presidenteak eta Teresa Laespada Bizkaiko Berdintasun diputatuak ikerketa aurkeztu dute Bilbon. Argazkia: EFE Maria del Mar Churruca Euskal Gastronomia Akademiako presidenteak eta Teresa Laespada Bizkaiko Berdintasun diputatuak ikerketa aurkeztu dute Bilbon. Argazkia: EFE

Botere-egitura

Aurkeztutako azterlanaren arabera, inkestatutako ikasleen % 46,5ek eta sukaldari profesionalen % 87,5ek uste dute sektorean ez dagoela aukera berdintasunk emakumeentzat eta gizonentzat.

Gainera, ikasleen % 50ek eta profesionalen % 62,5ek uste dute emakumeek goi-mailako sukaldaritzan nabarmentzeko aukera gutxiago dituztela, eta horrek "emakumeen hazkunde profesionalari oztopoak ezartzen dizkion lan-ingurunea islatzen du", azaldu du diputatuak.

"Sukaldaritzako ikasleen % 92,8rentzat, botere-egiturak emakumeak buruzagi lanpostuetara heltzea mugatzen jarraitzen du. Botere-egitura, hausnarketa egin beharra dugu", gaineratu du diputatuak.

Emakumeen izena duten 18 izar bakarrik

Laespadak emakumeak sukaldaritza tradizionalean duen papera aldarrikatu du, baita sukaldari askoren inspiratzaile gisa ere; izan ere, "ez dago gizonezko sukaldaririk bere grinaren jatorria etxeko sukaldean aipatzen ez duenik amarekin, amonarekin, izebarekin, senideekin". "Baina emakume haiek ezkutuan, eta gizonak izar aparren artean", deitoratu du.

"Sariak iristen direnean eta izarrak iristen direnean, albistea beti da Euskadik lortzen dituenen kopurua", edo lurraldea "abangoardia" dela esatean, hausnartu du, baina "inork ez du planteatzen zergatik ez dagoen emakumerik izarren artean". Espainiako Estatuan Michelin izarra duten 195 jatetxeetatik, 18k baino ez dute "emakume izena", % 9,2k.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X