Eutanasia prozesua geldiarazteko eskubiderik ba al dute senideek?
Bizkar-muineko lesioa duen Bartzelonako 23 urteko neska batek eutanasia-eskea egin zuen iaz, zegokion mediku-batzordearen eta notarioaren aurrean. Horretarako baldintzak betetzen zituela eta, onartu egin zioten eskaria, baina gaztearen aitak jarritako salaketa baten ondorioz, prozedura bertan behera geratu zen. Alabak buru-osasuneko arazoak zituela eta ez zela bere buruaren jabe argudiatu zuen familiak.
Gai hori iritsiko da gaur Bartzelonako auzitegi batera. Espainiako Estatuan eutanasia-eskari bat epaitegira iritsi den lehendabiziko kasua da, eta epaileak argitu beharko duen galdera nagusienetakoa hau izango da: adinez nagusia den pertsona batek egindako eutanasia-eskaria geldiarazteko eskubiderik ba al dute haren senideek?
Epaitegietarainoko bidea
Kataluniako Generalitatea eta Abogados Cristianos elkartea eseriko dira aurrez aurre, epailearen aurrean. Batetik, 2024ko uztailean eutanasia-eskaria ontzat eman zuen Berme eta Ebaluazio Batzordearen erabakia —19 kideek aho batez onartu zuten— defendatuko du Kataluniako Gobernuak. Eta bestetik, aitaren ordezkari gisa arituko da erakunde ultrakatolikoa.
Fiskaltzak ere hartuko du parte prozesuan. Hain zuzen, Ministerio Publikoak eutanasia prozesua etetea babestu zuen abuztuan, eta gazteari buruzko osasun-txostenak eskatu zituen, azken erabakia hartu aurretik.
Abuztuaren 2rako zegoen aurreikusita eutanasia egitea, baina epaileak azken momentuan geldiarazi zuen, gaztearen aitak jarritako helegite baten ondotik, "kalte konponezin bat" ekiditeko.
Familiak ba al du eskubiderik?
Eutanasia prozesuetan familiek duten eskubideen inguruko eztabaida zabaldu du auzi honek. Fiskaltzak uste du gaixo dauden pertsonen senideek izan dezaketela erabakitzeko eskubidea.
Kontrara, Generalitateak uste du neska adinez nagusia dela eta berea bakarrik dela heriotza duinari buruzko erabakia hartzeko eskubidea, Eutanasia Legean hala jasota dagoelako.
Bi urteko prozesua
Eutanasia eskatu duen gaztea bere buruaz beste egiten saiatu zen 2022ko azaroan. Horrek ondorio larriak utzi zizkion: bizkar-muinean lesioa izan zuen eta autonomia erabat galdu zuen. Ordutik, Kataluniako Administrazioaren menpeko dozenaka adituk (tartean, psikologoak, psikiatrak eta neurologoak) jarraipena egin diote neskari.
Aditu horiek erabaki zuten emakumearen "sufrimenduak etenik ez" zuela eta orain bi urte izandako gertakariak "ondorio atzeraezinak" utzi zizkiola. Hala, lagundutako heriotza izateko prozedurari hasiera eman zioten.
Emakumeak buru-osasuneko nahasmendua zuela eta, Berme eta Ebaluazio Batzordera iritsi zen kasua, eta organo horrek biltzen dituen 19 kideen esku geratu zen azken erabakia.
Bere aldetik, Abogados Cristianos elkarteak egindako helegitean argudiatu zuen emakumeak bere buruaz beste egiten saiatu aurretik ere eskatu zuela eutanasia eta "dituen osasun mentaleko arazoen ondorioz", hainbatetan aldatu duela iritzia azken bi urteotan.
"Sufrimendu onartezina"
Eutanasia Legean jasota dauden baldintzak betetzen direla iritzita, onartu egin zuen eskaria Berme Batzordeak: sufrimendu fisiko eta psikiko etengabea eta osasun-egoerak hobera egiteko eta sendatzeko pronostikorik ez.
Aldiz, Abogados Cristianosek uste du emakumea ez dela gai bere bizitzari buruzko erabakiak hartzeko, "pertsonalitate nahasmendua" diagnostikatuta duelako. Gainera, 23 urte baino ez dituenez, oraindik, haren osasun egoerak hobera egiteko aukera dagoela ere esan du elkarteak.
Emakumea, epailearen aurrean
Gaur hasiko den epaiketan, Fiskaltzak hala eskatuta, 23 urteko neskak azalpenak eman beharko ditu. Generalitatea horren aurka agertu zen.
Horrez gain, emakumearen inguruko hamar bat lekukok eta hura artatzeaz arduratzen ari diren osasun adituek ere deklaratuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.