Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Arrantza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Denboraldiko lehen antxoak iritsi dira Getariako portura

20250310152216_antxoa-getaria_
18:00 - 20:00
Denboraldiko lehen antxoak iritsi dira Getariako portura
Kosteraren lehen egunean, Getariako portuan tona bat antxoa inguru deskargatu da, eta kiloa 6,50 euroan saldu da. Antxoaren arrantza denboraldia 10 eguneko atzerapenarekin hasi da, kuota kudeatzeko sistema aldatzeko negoziazioen ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X