Zaintza, kezka-iturri: gizartea zahartzen ari da eta orain arteko zaintza ereduak agortuta daude
Covid-19aren pandemiak agerian utzi zuen edadeko pertsonen zaintzaren inguruan eraikitako sistemak ez diela gaur egungo beharrei erantzuten. Mendekotasunen bat duten senitartekoak norbere etxean zaintzea zaildu egin da familia askorentzat, egoitzetako plaza kopuruek ezin izaten diote dagoen eskariari aurre egin eta itxaron-zerrendak sortzen dira…
65 urtetik gorako gizon-emakumeen kopuruak nabarmen egin du gora azken hamarkadan. Gaur egun, Hego Euskal Herriko biztanleria osoaren ia laurdena dira (% 23); 669.600 pertsona hain zuzen ere. Duela hamar urte, 2014an, adin-tarte horretakoak ez ziren 570.000 pertsona izatera iristen eta biztanleriaren % 20 osatzen zuten.
Biztanleria zahartzen doan heinean, hazten dira mendekotasuna duten pertsonen kopurua eta horien zaintzarako beharrak. Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan 95.000 edadeko pertsona daude, mendekotasun mailaren bat dutelako, laguntzaren bat jasotzen. Adituen aurreikuspenen arabera, kopuru horrek gora egingo du hurrengo urteetan.
Ondorioz, hurrengo urte eta hamarkadetan erronka handi bati egin beharko diote aurre Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Nafarroako Gobernuak, haien esku baitago, hein handi batean, mendekotasuna duten adinekoen zaintza kudeatzea.
Hain zuzen ere, gizarte gaietarako sailak izan ohi du erakundeotan aurrekonturik handienetakoa. 2025eko aurrekontuetan Arabak 267 milioi euro bideratu ditu gizarte politiketara; Bizkaiak, 755 milioi euro; eta Gipuzkoak, 534,5 milioi euro. Nafarroako Gobernuko Gizarte Sailak 663,4 milioi euroko aurrekontua izango du.
Kopuru horretatik, % 38-44 mendekotasuna duten adineko pertsonen zaintzara bideratu ohi da: etxeko zaintza finantzatzera, egoitzetako plazak ordaintzera, eta abar.
Mendekotasuna duten pertsona edadetu gehienak etxe partikularretan (senideekin edo zaintzaileekin) bizi dira oraindik ere; % 27 daude adinekoen egoitzetan. Hala ere, mendekotasunak maila jakin batzuk gainditzen baditu, zaila izan ohi da pertsona horiek etxean zaintzea.
Hain zuzen ere, Nafarroako adinekoen egoitzetan 5.862 gizon eta emakumerentzako lekua dago gaur egun. Euskal Autonomia Erkidegoan, aldiz, 19.853 plaza daude, modu honetara banatuta: Bizkaian 10.974, Gipuzkoan 5.322 eta Araban 3.557. Plazen erdia inguru publikoak eta hitzartutakoak dira (% 88 Gipuzkoan); alegia, erakundeen dirulaguntzekin finantzatzen dira.
Kostua
Izan ere, adinekoen egoitza batean bizitzeak hilean 4.000 eurotik gorako kostua izan dezake. Hego Euskal Herriaren kasuan, ordua, kostu horren erdia baino gehiago foru aldundiek edo foru gobernuak ordaindu dezakete plaza publikoa edo kontzertatua eskuratuz gero. Kasu gehienetan, egoitzetako erabiltzaileen egoera ekonomikoaren arabera ezartzen da prezioa, eta behar izanez gero, erabiltzaile batzuek ez dute ezer ordaintzen.
Alabaina, adinekoen egoitzetako plaza publiko eta kontzertatuen kopurua ez da nahikoa gaur egun dagoen eskariari erantzun ahal izateko. Lurralde guztietan hainbat hilabetetako itxaronaldiak egon ohi dira. Nafarroan, adibidez, bataz beste, 11 hilabete inguru itxaron behar izaten da plaza kontzertatu edo publiko bat lortu arte.
Une honetan, guztira, lau lurraldeetako datuak kontuan hartuta, 4.000 lagun inguru daude egoitzaren batean lekua egin zain, bertara bizitzera joan ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Teruelgo aireportua hegazkinez beteta dago, ezin direlako Ekialde Hurbilera itzuli gerraren ondorioz
Ostiral honetan 10 hegazkin komertzial lurreratu dira, gehienak Qatar Airlines konpainiakoak. Teruelgo aireportua 140 hegazkinen aparkaleku izan zen pandemian.
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.