Garraio publikoak % 40ko deskontuak izango ditu eta 14 urte arteko haurrek doan bidaiatuko dute, Euskadin
Euskadiko Garraio Agintaritzak (EGA) erabaki du estatuko deskontu berriak aplikatzea autonomia-erkidegoko garraio publikoan. Uztailaren 1etik aurrera, 14 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute, eta gazteek % 50eko murrizketa izango dute abonuetan eta erabilera anitzeko tituluetan.
Estatuko araudian egindako aldaketa batek ekarri du neurri berria, deskontuak kolektibo jakinetara bideratzeko egindakoa. Euskadin, aurten hasi zen garraio publikoa 12 artekoentzat doakoa izaten; uztailetik aurrera, adin-tartea bi urte zabalduko da.
Gainera, EAEko operadoreek % 50eko hobaria aplikatuko dute abonu eta erabilera anitzeko titulu orokorretan, hala nola Bat, Barik eta Mugi txarteletan. Gobernu zentralak hartuko du bere gain, eta % 20an toki-administrazioek, Mugikortasun Iraunkorreko Departamentuaren laguntzarekin, gastu autonomikoaren erdia bere gain hartuko baitu.
2022ko irailaz geroztik, Eusko Jaurlaritzak 41,7 milioi euro bideratu ditu garraio publikoko deskontuek eragindako diru-sarreren murrizketa konpentsatzeko. Susana Garcia Chueca Mugikortasun Iraunkorreko sailburuak azpimarratu duenez, tarifak arrazoikoak izan daitezen hartutako konpromisoak erabiltzaileak fidelizatzea du helburu, baita EAEko garraio jasangarriaren eredua indartzea ere.
Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioaren laguntzak eskuratu ahal izateko, administrazioek zenbait baldintza bete beharko dituzte, hala nola erabilera anitzeko abonoak izatea eta legeak behartutako udalerrietan Emisio Gutxiko Eremuak ezartzea.
Garcia Chuecak garraioko operadoreei eta kudeatzaileei eskatu die teknologia eta tarifak egokitzeko lan egin dezaten, hobariak aurreikusitako egunean aplikatzen direla bermatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxegabetzeen aurkako dekretua luzatzeko eskatu dute, 2026an dozenaka familia kalean ez geratzeko
Donostian egindako prentsaurreko batean, Kaleratzeak Stop elkarteko ordezkariek, EH Bilduko, Podemoseko eta EB-IUko kideekin batera, abenduaren 31n amaituko den "babes soziala" luzatzeko eskatu dute, eta Eusko Legebiltzarrak aste honetan onartutako Etxebizitzaren, Lurzoruaren eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Legearen kontra agertu dira.
Mitika diskotekako atezain batek kolpatuta hil zen Kerman Villate gaztea omendu dute Gasteizen
Kerman Villateren senideek prozesu judizialaren nondik norakoak salatu dituzte, eta egia eta justiziaren bila jarraituko dutela adierazi dute. Ehunka pertsona bildu dira Kermanen omenez egindako ekitaldian.
UEMAren esanetan, 2026ak “hizkuntza politika berriaren orubeak sendotzeko urtea” izan behar du
Urdiain eta Zeberio sartuta, 120 udalerrik osatzen dute jada Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (355.000 biztanle). Euskararen kontrako oldarraldia dela eta, “euskarak benetako lege-babesa izan dezan akordioak adosteko ahalegin guztiak” egingo dituela esan du Martin Aramendi UEMAko lehendakariak.
Zorteak irribarre egin dio Barakaldori: loteriaren bigarren sari batek 1,2 milioi euro utzi ditu
Larunbat honetako Espainiako Loteriaren zozketak 1,2 milioi euro utzi ditu Barakaldon. Loteriaren 17. administrazioak oso-osorik saldu du bertan 54299 zenbakia.
Adingabe batek Getxoko talde batean jasandako erasoak eta jazarpena salatu ditu horren familiak
Biktimak bi urtez jaso ditu ezkutuko deiak, irainak, jazarpena sare sozialetan eta eraso fisikoak. Eraso larriena udan jaso zuen, erasotzaileek inguratu eta jo egin baitzuten. Konortea galduta, lurrera erori zen, eta erasoa grabatu egin zuten.
1932an Eibarrek Niceto Alcala Zamorari oparitutako pistola berreskuratu dute Frantzian
Pistola 1931 eta 1936 artean II. Errepublikako presidente izan zen Alcala Zamorari oparitu zioten Eibarko elkarte errepublikarreko emakume talde batek. Frantziako poliziak urtarrilean berreskuratu zuen legez kanpo bildumagile frantziarren eskuetan zegoen arma.
Aita Marik 56 pertsona erreskatatu ditu 2025eko azken misioan
Erreskatea gaur goizean egin dute, Lampedusatik 34 mila nautika hegoekialdera. Erreskatatutakoen artean 7 haurtxo eta 16 adingabe daude. Bi hilabeteko haurra eta bere gurasoak Aita Maritik eraman behar izan dituzte haurrak muturreko desnutrizioa eta deshidratazioa zituelako.
Iruñeko Irabia ikastetxeko ikasle ohi batek salatu du Opus Deiko apaiz batek sexu erasoak egin zizkiola nerabezaroan
Opus Deik, bere aldetik, gertatutakoa onartu du, bai eta Donostian eta Madrilen ere antzeko bi kasu izan zirela argitu ere. Lehenengoa, adingabe batekin jazo zen; bigarrena, berriz, 45 urteko emakume batekin.
VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”
Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero. Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre.
“Gure hezkuntza, euskalduna” lelopean, milaka ikasle kalera atera dira
Hego Euskal Herriko ikasleriak bat egin du Ikamak deituriko greba egunarekin. Manifestazio jendetsuak egin dira Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Euskara oldarraldi judizial eta politiko bat jasaten ari dela eta indarrean dagoen hezkuntza ereduak euskara mesprexatzen duela salatu dute.