Gurs-eko errefuxiatuen eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Memoria historikoa aldarrikatu du San Josek "giza eskubideekin konprometitutako etorkizun baterako"

Gurseko kontzentrazio esparruan errefuxiatuei egin dieten omenaldian, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak penagarritzat jo du "gorroto mezuak" ugaritzen ari direla, "bereziki gazteen artean".
20250406123943_bengoetxea-san-jose-torres-gurs-lore-eskaintza_
18:00 - 20:00
Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin die Gurseko kontzentrazio-esparruan hildakoei

Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin die gaur, igandea, Gurseko kontzentrazio esparruko errefuxiatuei. Ekitaldian, Justizia eta Giza Eskubideen sailburu Maria Jesus San Josek deitoratu egin du gaur egun "gorroto mezuak" ugaritzen ari direla, "gazteen artean modu kezkagarrian ugaritu ere". Horregatik, memoria historikoa aldarrikatu du, "giza eskubideekin eta pertsonen duintasunarekin konprometitutako etorkizun bat eraikitzeko bidean".

Gurseko kontzentrazio esparruan egin ditu adierazpenok. Bertan, nabarmendu du Europako iraganari "begiratu eta ulertu" beharra dagoela, hots, "inoiz gizateriak egin duen ankerkeria handiena" bultzatu zuten "gorroto sustraiak" ezagutu behar direla, "giza eskubideekin eta pertsonen duintasunarekin konprometitutako etorkizun bat eraikitzeko".

Milaka lagun kontzentrazio esparru horretara eraman zituen pasarte lazgarria gogoan, iraganari begiratzeko orduan "hausnarketa eginez eta modu kritikoan" egiteko eskatu du sailburuak.

San Joserekin batera, Ibone Bengoetxea eta Mikel Torres lehendakariordeak ere izan dira, baita Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburua eta Alberto Alonso Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X