EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Biarritz Olympique emakumezkoen errugbi taldeko masajista atxilotu dute, lau sexu-eraso egitea leporatuta

Goizean deklaratu du Baionako Auzitegian, eta behin-behinean aske utzi dute, kontrol judizialpean. Masajista lanetan jarraitzeko debekua ere ezarri diote.
Baionako Auzitegia, artxiboko irudi batean.
Baionako Auzitegia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

Biarritz Olympique emakumezkoen errugbi taldeko masajista atxilotu zuten atzo, lau jokalarik haren kontrako sexu-eraso salaketak aurkeztu ondoren. 

Gaur goizean deklaratu du Baionako Auzitegian, eta behin-behinean aske utzi dute, kontrol judizialpean. Masajista lanetan aritzeko debekua ere ezarri diote.

Salaketen arabera, iazko irailean eta urrian izan ziren erasoak.

Irailaren 9rako deitu dute epaiketa, Baionako Auzitegian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X