Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroa erdialdea eta Erribera alerta laranjan daude, euri eta ekaitz arriskuagatik

20250425194306_ablitas-tormenta-iturria-imanol-sanguesa_
18:00 - 20:00
Nafarroa erdialdea eta Erribera alerta laranjan daude, euri eta ekaitz arriskuagatik
Nafarroako erdialdean eta Erriberan alerta laranja 16:00etan aktibatu da eta 23:00etan amaituko da. Lehen ekaitzak dagoeneko lehertu dira, eta ordubetean metro koadroko 30 litrora arteko euriteak espero dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X