Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aldundiak hobekuntzak iragarri ditu Arrontegin jarriko dituen pantaila akustikoetan

Barakaldon zarata txikiagoa izan dadin hartuko du neurria. Pantailak aurreikusi baino handiagoak izango dira, eta asfaltoa ere hobetuko da.
Arrontegiko zubia. Argazkia: Trafikoa
Arrontegiko zubia. Argazkia: Trafikoa

Bizkaiko Aldundiak hobekuntzak iragarri ditu Barakaldoko Arrontegi zubian jarriko dituen pantaila akustikoetan, herritarrengana iritsiko den zarata txikitzeko helburuarekin.

Hala, pantaila akustikoetan aurreikusitako altuera metro bat igoko da (4 m), eta goiko estalki txiki bat gehituko da (0,5 m). Gainera, asfaltoa ere hobetuko da, zarata 3 edo 5 dezibelio inguru murrizteko.

Bestalde, Aldundiak gogorarazi du laguntza-lerro bat ere jarriko dutela etxebizitzetan isolamendu obrak egiteko.

Arrontegi zubia trafikoko Eguneko Batez Besteko Intentsitate (EBBI) handieneko errepidea da, egunero 175.000 ibilgailu inguru igarotzen baitira bertatik, eta horietatik % 6,20 astunak dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X