Hizkuntza ofizialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europar Batasunean euskara ofizialdu ala ez eztabaidatuko dute datorren asteartean Bruselan

Katalanaren eta galegoaren ofizialtasunaz ere eztabaidatuko dute. Aho batez hartu beharreko erabakia da, eta oraingoz hiru hizkuntza horiek ofizial izateari uko egin dionik ez badago ere, zenbait herrialdek errezeloz hartu dute gaia.
Europako Parlamentua
Europako Parlamentua. Argazkia: EFE

Europar Batasunean euskara, katalana eta galegoa ofizialdu ala ez eztabaidatuko dute datorren asteartean Bruselan. Horren aurrean, Espainiak garbi du bere jarrera: bazkideak kobentzitzen saiatuko da hiru hizkuntza horiek Europan ofizial izan daitezen.

Aho batez hartu beharreko erabakia da, eta oraingoz hiru hizkuntza horiek ofizial izateari uko egin dionik ez badago ere, zenbait herrialdek errezeloz hartu dute gaia. Frantzia eta nagusiki ekialdeko herrialdeak aurka agertu dira, arrazoi politikoak, ekonomikoak eta legalak argudiatuz. 

Espainiako Gobernuak, baina, bidea errazte aldera, 2027rako proposatu du euskararen, katalanaren eta galegoaren ofizialtasuna, ordura arte partzialki aplikatuta, baina. Izan ere, proposamen horren arabera, ordutik aurrera, Europako Kontseiluaren eta Parlamentuaren araudietako legeak soilik itzuliko dira (azken legealdian ekitaldi juridiko guztien % 3 besterik ez ziren izan).

Proposamenak zehazten du galga horrek ez duela araudian eraginik izango, alegia, ez diela arauei eragingo. EBren datuetan oinarrituta, azken legegintzaldian 12.065 ekitaldi juridiko izan ziren, eta horietatik % 2,6 soilik egin ziren araudiak.

Gainera, ofizialtasunak ekar ditzakeen kostuak direla eta kezkatuta dauden herrialdeei erantzunez, Espainiako Gobernuak argitu du bere gain hartuko dituela ofizialtasunaren gastu guztiak. 

Gaiaz galdetuta, EAJren presidente Aitor Estebanek gaur bertan esan du "hilaren 27a ospakizun eguna" izan daitekeela euskal nazioarentzat. "Urrats handia litzateke gure hizkuntzaren normalizazioan, eta gure herriaren aitorpenean", adierazi du. Horiek esateaz gain, kontu horren harira PPk duen jarrera kritikatu du Estebanek, popularrak ofizialtasunaren aurka azaldu direlako.

ERC alderdiaren presidente Oriol Junquerasek ere eman du bere iritzia. Katalana "erabat ofiziala" izan behar dela, eta Europako erakundeetako "esparru guztietan" erabili behar dela nabarmendu du horrek.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista

EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X