Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaka bat lapurtu eta horren jabearen furgonetarekin alde egiten saiatu dira bi gizon Donostian

01:00ean gertatu da lapurreta, Amara Berri auzoan. Hasiera batean, jaka ostu dute, eta poltsikoan furgonetako giltza aurkitu dutenez, ibilgailuan ihes egiten saiatu dira.

29 eta 34 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur Donostian, lapurtutako furgoneta batean ihes egiten ari ziren unean. Ibilgailuaren giltza gizon bati ostu diote, taberna batean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

01:00ean gertatu da lapurreta, Amara Berri auzoan. Hasiera batean, jaka ostu dute, eta poltsikoan furgonetako giltza aurkitu dutenez, ibilgailuan alde egiten saiatu dira.

Ertzaintza informazio eske joan da jaka lapurtu duten tabernara, etaorduan jakin dute agenteek ustezko bi lapurrek furgoneta hartu eta ihes egin dutela.

Ibilgailua gelditu, eta bi gizonak atxilotu dituzte berehala, lapurreta eta ebasketa delituak leporatuta. Ibilgailuari kalteak egin izana ere egotzi diete.

Ertzain-etxera eraman dituzte bi atxilotuak, epailearen aurrera eraman aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X