EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitza da kezka nagusia EAEn eta Nafarroan

EITB Focus inkestaren arabera, herritarren % 19,9ren ustez etxebizitza da kezka nagusia, ondoren osasuna (% 19,5) eta herritarren segurtasuna (% 15,7). Lehentasunak nabarmen aldatzen dira hiriburuetako eta herri ertainetako herritarren erantzunak alderatuta.
Infografia: EITB
Infografia: EITB

EITB Focusek maiatzaren 5etik 21era bitartean bildutako datuen arabera, herritarrek 7,6ko nota eman diote beren bizi-kalitateari, 0tik 10era, baina tokian tokiko erronka zehatzak ere antzeman dira. Hiru gai nabarmendu dira: etxebizitza (% 19,9), osasuna (% 19,5) eta herritarren segurtasuna (% 15,7).

Hiriburuetan, lehentasunak argiak dira: Bilbon, % 42,5ek segurtasuna dute arazo nagusitzat; Donostian, % 37,9k etxebizitzaren alde egin dute. Gasteizen, kezka banatuta dago: segurtasuna (% 22,3), osasuna (% 22,1) eta etxebizitza (% 21).

Iruñean, osasuna da nagusi agenda publikoan (% 28,7). Udalerri ertainei begiratuta, Irun (% 49,5), Barakaldo (% 29,4), Laudio (% 27) eta Tolosa nabarmentzen dira, eta guztietan du portzentaia altua.

Metodologia

Bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 3.871 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (871 Araban, 1.200 Bizkaian, 1.200 Gipuzkoan eta 600 Nafarroan).

Galdeketak maiatzaren 5etik 21era bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X