EZBEHAR LARRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Burgoseko auto-istripuan zauritutako bi gaztek larri jarraitzen dute Gurutzetako Ospitalean

19 eta 20 urteko beste bi gazte Espinosa de los Monteros herriaren parean hil ziren ezbeharrean, ibilgailua 200 metroko altueratik amilduta. Ibai Hoyos (19 urte, Gasteiz) eta Mikel Regil (20 urte, Altsasu) dira hildakoak. Biak ala biak txirrindulariak ziren.
Ibilgailua errepidetik atera zen tokia, Burgosen. Irudia: EITB
Ibilgailua errepidetik atera zen tokia, Burgosen. Irudia: EITB

Atzo, igandea, Espinosa de los Monteroseko (Burgos) auto-istripuan zauritutako bi gaztek larri jarraitzen dute Gurutzetako Ospitalean, bata erreanimazio unitatean, bestea, behaketan.

Auto ezbehar horretan 18 eta 20 urte arteko beste hiru gazte zauritu ziren; horietako bi Gurutzetako erietxera eraman zituzten, larri. Hirugarrena, berriz, Burgosko Ospitalera.

Hiru zaurituetako bi Gasteizen eta Altsasun bizi dira.

Ezbehar larria gertatu zen tokia, Burgosen. Irudia: EITB Ezbehar larria gertatu zen tokia, Burgosen. Irudia: EITB

Gasteizko eta Altsasuko bi gazte, 19 eta 20 urtekoak, hil ziren auto-istripu larrian. Lehen ikerketen arabera, 200 metroko altueratik amildu zen ibilgailua, 16:00 aldera.

Arabako Txirrindularitza Federazioak astelehen honetan jakinarazi duenez, Ibai Hoyos (19 urte, Gasteiz) eta Mikel Regil (20 urte, Altsasu) dira hildakoak. Biak ala biak txirrindulariak ziren.

Ibai Hoyos eta Mikel Regil txirrindulariak ziren eta iaz Electro Alavesa taldean aritu ziren, Arabako Txirrindularitza Federazioaren arabera.

Antza denez, Hoznayoko rallya (Kantabria) ikusi ostean etxera zihoazen

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X