TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

GI-2634 errepidea itxi dute Azkaraten, gutxienez hiru zauritu eragin dituen istripu baten ondorioz

Gutxienez hiru pertsona zauritu dira Azkarate mendatearen inguruan 14:25ean gertatu den trafiko istripuan.

GI-2634 errepidea erabat itxita dago Azkarate mendatearen gainean, Elgoibarrerako noranzkoan, hainbat ibilgailuren arteko trafiko-istripua izan da eta. Ezbeharra 14:25ean jazo da, eta gutxienez hiru pertsona zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira oraindik. Larrialdi-zerbitzuek berehala esku hartu behar izan dute; zaurituak artatzen eta errepidea garbitzen ari dira.

Ertzaintzak bertatik ez ibiltzea eta beste bideak erabiltzea gomendatu die gidariei, errepidea berriro segurtasunez ireki arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X