Albiste izango dira: EITB Data, omenaldia lehen Eusko Jaurlaritzari eta Cerdan auzia
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EITB Data: Lehenengo Eusko Jaurlaritza abian jarri zenetik igaro diren 45 urteetan euskal gizarteak izan dituen aldaketak aztertu ditu azken EITB Data azterlanak. Horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria % 3,7 hazi da, jaiotza-tasak behera egin arren etorkin kopurua hazi egin delako. Osasun publikoak bilakaera handia izan du azken lau hamarkadetan. 1983an, Osakidetza sortzeko legean onartu zen, eta estaldura zabalduz joan da ordutik, unibertsala izan arte, eta baliabideak nabarmen indartu dira. Euskararen ezagutzak gorakada handia izan du azken lau hamarkadatan eta euskaraz hitz egiteko inolako gaitasunik ez dutenen kopurua % 27ra jaitsi da. Azkenik, euskal gizartearen hezkuntza mailak nabarmen egin du gora urteotan.
- Omenaldia lehen Eusko Jaurlaritzari: Ekainaren 16 hau egun garrantzitsua da Jaurlaritzarentzat, Carlos Garaikoetxea lehendakariaren karguaren zinaren eta estatutu garaiko lehen Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren lehen bileraren 45. urtemuga baita. Hori dela eta, diktadura osteko lehen Eusko Jaurlaritza omentzeko ekitaldia egingo du astelehen honetan. Imanol Pradales buru izango duen ekitaldia Ajuria Enean izango da, eta eitb.eus atariak zuzenean eskainiko du 12:00etatik aurrera. Carlos Garaikoetxea lehendakariak eta bere gobernuko kide izan ziren Pedro Miguel Etxenike, Javier Lasagabaster eta Pedro Luis Uriarte sailburuak ekitaldian izango dira, baita hildako sailburuen senideak ere.
- Cerdan auzia: PSOEren Batzorde Exekutibo Federalak bilera egingo du astelehen honetan, eta Santos Cerdan orain arte Antolakuntza idazkaria izandakoak dimisioa eman ondorengo lehena izango da. Esandakoa betetzen badu, Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak astelehenean egingo dio uko bere diputatu aktari.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.