TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona zauritu dira Markinan, bi autok BI-633 errepidean izandako istripuan

Zauritutako bi pertsonak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte. Ertzaintza txandaka aritu da trafikoa bideratzen, eta auto-ilarak sortu dira inguruan, baina 09:30ean zirkulazioak ohiko martxa hartu du.

Bi pertsona zauritu dira gaur goizean, BI-633 errepidean, bi autok Markina parean izandako istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 07:15ean gertatu da, Ubilla-Urberuaga auzoaren parean, Gernikarako bidean.

Zauritutako bi pertsonak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte. Horietako bat, 34 urteko emakumea, auto barruan harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Bigarren zauritua 34 urteko gizona da.

Ertzaintza txandaka aritu da trafikoa bideratzen, harik eta 09:30ak aldera zirkulazioa normaltasunera itzuli den arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X