Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

17 urteko emakume bat hil da Araiako tren geltokian, deskarga elektriko baten ondorioz

Harekin zegoen emakumea zaurituta dago. Antza denez, aparkatuta zegoen bagoi batera igo dira, eta katenaria bateko tentsio elektrikoak harrapatu ditu. 

Hamazazpi urteko emakume bat hil da gaur arratsaldean Araiako (Araba) tren geltokian, deskarga elektriko baten ondorioz.

Gainera, biktimarekin zegoen emakumea zauritu egin da.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez, badirudi bi emakumeak aparkatuta zegoen bagoi batera igo direla, eta katenaria bateko tentsio elektrikoak harrapatu egin dituela.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X