TRENBIDE TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbo eta Arrigorriaga arteko RENFEren zerbitzua berrezarri dute, Alvia batek matxura izan ostean

Ezbeharra 07:20 aldera jazo da, Bilbotik ateratzen ari zen Alvia bat Ollarganen geldirik geratu denean, eta ezin izan du zirkulatzen jarraitu.

Renfek Bilbon duen geltokiaren artxiboko irudia.

Bilbo eta Arriagoriaga arteko Renferen tren zerbitzua berrezarrita dago jada, goizeko lehen ordutik bertan behera geratu baita Alvia Bilbao-Madril tren bat matxuratu delako, Ollarganeko trenbidean geldituta geratu baita, eta ondorioz, ezin izan da ordu luzez zirkulatu.. Konpainiak autobus zerbitzua eskaini du tarte horretan, geldialdiak iraun duen bitartean.

Matxura 07:20 aldera jazo da, Bilbotik ateratzen ari zen Alvia bat Ollarganen geldirik geratu denean, eta ezin izan du zirkulatzen jarraitu. Bidaiariak autobusez eraman behar izan dituzte Valladolidera.

Trenak zirkulazioa oztopatu du eta C3 lineako tren zerbitzua bertan behera geratu da, Bilbo eta Arriagorriaga artean. Gainera, Madrilera doan Larga Distancia zerbitzuari ere eragin dio.

Renfek adierazi duenez, teknikariak lanean aritu dira, lehen ordutik, tren horren matxura konpontzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X