Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarretaratzea egin dute Hernanin, jaietan izandako eraso arrazisten aurka protesta egiteko

Astearte goizaldeko eraso ugariez gain, asteazkenean beste eraso bat izan zen, eta, Txozna Batzordeak salatu duenez, ez dira Hernanira soilik mugatu. "Ultraeskuinaren gorakadaren" ondorioa direla uste dute, eta "ez dira gertakari isolatuak" izan.

Elkarretaratzea Hernanin (Gipuzkoa). Irudia: Txozna Batzordea

Hernaniko Txosnen Batzordea osatzen duten eragile guztiak kalera atera dira jaietako azken egunean, "aski da" esateko. Txosna Batzordeko kideekin batera, 200 hernaniar inguruk gertatutakoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute gaur, "Eraso Arrazistarik ez!" lelopean.

Hala, salatu dute gertatu diren eraso guztiak taldekakoak izan direla, eta kolektibo beraren aurkakoak: magrebtar jatorriko pertsonek osatutakoa.

Horren ildotik, "kezka handia" agertu dute "sare sozialen bidez eraso horiek justifikatzen saiatzeko zabaldu diren bulo arrazista ugariengatik", izan ere, "hasiera batean jakinarazi zirenak baino gehiago dira".

Astearte goizaldeko eraso ugariez gain, asteazkenean beste eraso bat gertatu zen, eta, salatu dutenez, ez dira Hernanira soilik mugatu. "Ultraeskuinaren gorakadaren" ondorio direla uste dute, eta "ez dira gertakari isolatuak" izan.

 

Gizarteari buruzko albiste gehiago

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ehgam-ek transfobian jarri du arreta aurten bere sariak banatzeko ekitaldian

Ehgam Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak Loratuz Lotu, Lumagorri, Anitzak eta SuminTrans kolektiboei eman die Urrezko Hirukia saria, Gurutzetako Ospitalearen Genero Identitatearen Unitateak pertsona transak artatzeko erabiltzen duen modua salatzen egindako lanagatik. Bestetik, feminista "transbaztertzaileek" Bilbon egin zituzten jardunaldiei eman diete Larruzko Espartina "antisaria", haur eta nerabe transak jomugan jartzeagatik.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Motor-gidari bat hil da trafiko-istripuan Errezilen

Ezbeharra 17:45 inguruan gertatu da, Errezilen, GI-2634 errepidetik zihoan motozikleta bat bidetik atera denean. Gidaria, gizonezkoa, istripua izan den tokian bertan hil da.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erripa, Nafarroa, Adiskidetasun, Villarias eta Askao kaleetako trafikoa moztu eta aparkelakuak okupatuko dituzte Erripa kalean larunbat honetan

BBK Fundazioaren X. urteurrenaren harira itsasadarrean programatutako BBK Ria jaialdia dela-eta egingo dituzte kale-mozketak. Seinalistak egongo dira eragindako eremuetako garajeetako sartu-irtenak bideratzeko. Bilbobuseko zerbitzuan ere egongo dira aldaketak, eta horren inguruko informazioa izango da Bilbobusen aplikazioan eta markesinetan.

Gehiago kargatu