GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da auto batek harrapatuta, Oiartzunen, eta gidariak ihes egin du

Ertzaintzak gidaria identifikatu du dagoeneko, eta izapideak ireki dizkiote ikertu gisa.

62 urteko gizonezko bat hil da gaur, ospitalean. Igande gauean auto batek harrapatu zuen, GI-636 errepidean, Oiartzungo (Gipuzkoa) Lintzirin industrialdearen parean. Gidariak istripua izan zen lekutik ihes egin zuen, baina aurkitu egin dute eta izapideak ireki dizkiote, ikertu gisa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duenez, Ertzaintzaren Trafiko Unitateak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Gertakaria igande honetan izan da, 23:10ean, GI-636 errepideko 5,1 kilometroan, Oiartzunen.

Ertzainak bertaratu eta gizon bat aurkitu zuten lurrean, etzanda, konortea galduta.

Ondorioztatu zuten auto batek harrapatu zuela, auto arrastoak topatu baitzituzten inguruan, baina gidaria ihes eginda zegoen.

Biktima anbulantzian eraman zuten Donostia Ospitalera, eta bertan hil da, aipatu iturriek zehaztu dutenez.

Ertzaintzak ezbeharraren lekuan aurkitutako arrastoei esker, ibilgailuaren modeloa identifikatu ahal izan dute, eta, ondoren, Oiartzunen aurkitu dute autoa.

Ertzainek gidaria ere identifikatu dute, eta eginbideak ireki dizkiote, ikertu gisa.

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu