Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Samaniegon desagertutako 70 urteko gizonaren bilaketari ekin diote berriro

Arabako Errioxako landa-eremuan bilatzen ari dira gizona. Desagertuak praka beixak eta niki urdin argi bat zeramatzan jantzita azken aldiz ikusi zutenean.

Desagertutako pertsona bilatzen ari dira Samaniegon. Argazkia: Gurutze Gorria

Larrialdi zerbitzuek igande goizean ekin diote berriro Samaniegon desagertutako 70 urteko gizonaren bilaketa lanei. Ostiral arratsaldean desagertu zen.

Harrezkero, Ertzaintzako kideak Samaniego udalerrian dira, Arabako Errioxako eskualdean, bilaketa lanak egiten. Bereziki, udalerriko landa-eremuan ari dira gizona bilatzen.

Jasotako informazioen arabera, pertsona azkenekoz 18:30ean ikusi zuten etxetik irteten, praka beixak eta niki urdin argi bat jantzita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hizkuntza gutxituak plataformetan: “Primeranek ehunka eduki eskaini baditzake euskaraz, Netflixek zergatik ez?”

EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko plataformetan duten presentzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean. Europako herrialdeetan ingelesezko edukiak nagusi direla ohartarazi du, “askotan herrialdeko hizkuntza ofizialaren gainetik”. Hizkuntza gutxituen presentzia, “urria izanagatik ere, hobea da kontzientzia daukaten herrietan”. Bere ustez, politika publikoek eragina izaten dute.

Gehiago ikusi