Bonba-mehatxu batengatik, Bilbon lur hartu behar zuen hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan du Lisboan
Bi bidaiari atxilotu dituzte galdekatzeko, mehatxuaren berri ematerakoan nolabaiteko erantzukizuna izan dezaketen susmoa izan baitu Poliziak. Hegazkina eta ekipajeak "zorrotz" miatu ondoren, agintariek baieztatu dute ez dagoela lehergailurik. Arratsaldea osoa bertan pasa ostean, azkenean, Euskal Herrian 21:00ak zirenean abiatu da hegazkina Lisboatik Bilborantz.
Bonba-mehatxu baten ondorioz, Portugalgo Azoreetako artxipelagotik aireratu eta Bilbon lur hartu behar zuen hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan du larunbat honetan Lisboan. Bidaiariak ebakuatu dituzte, baina agintariek ez dute lehergailurik aurkitu, Portugalgo hedabideen eta Babes Zibilaren arabera.
Larrialdi eta Babes Zibileko Agintaritza Nazionaleko bozeramaile batek azaldu duenez, suhiltzaileen destakamendu batzuk bidali dituzte Azoreetatik zetorren hegaldi batek Portugalgo aireportuan larrialdiko lurreratzea izan zezan.
EITBk jakin ahal izan duenez, bidaiariek ez dute gertatzen ari zenaren berri izan Lisboan lurreratu diren arte. Bertan, hegazkinetik suhiltzaileen eta anbulantzien ibilgailuak nola hurbiltzen ziren ikusi ahal izan dute.
Egoera bitxia izan arren, bidaiariak eta tripulazioa lasai egon dira une oro.
Sata Azores Airlines airelineak ohar batean azaldu duenez, bere hegazkinak larrialdiko lurreratzea egin behar izan du Portugalgo aireportuan, "alarma faltsu batengatik".
Handik gutxira, "bi bidaiari atxilotu dituzte galdekatzeko, mehatxuaren berri ematerakoan nolabaiteko erantzukizuna izan dezaketen susmoa izan baitu Poliziak", esan du konpainiak, eta gaineratu du hegazkina eta ekipajeak "zorrotz miatu" ostean, ez dutela lehergailurik topatueta mehatxua-beraz, faltsua zela ondorioztatu dute.
Sata Azores Airlinesek gaineratu du prozesu guztia noiz amaituko zain dagoela kaltetutako hegaldiaren operazioari berriro ekiteko, eta bidaiariei une oro "laguntza" ematen ari zaiela gaineratu du.
Arratsaldea osoa bertan pasa ostean, azkenean, Euskal Herrian 21:00ak jota zirenean abiatu da hegazkina Lisboatik Bilborantz. 22:30 aldera hartu du lur.
Zure interesekoa izan daiteke
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
'Justizia Dalianentzat' lelopean, Parisen hil zutenTolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean aurkitu zuten, 2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua, zatituta eta erreta, maleta baten barruan.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.
'Aita Mari' ontziak 32 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, bi egun noraezean zeramatzatela
Mediterraneo erdialdeko uretan topatu dute ontzia, migratzailez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Bi egun zeramatzaten itsasoan noraezean. Erreskatatutako pertsonen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
21 urteko neska batek hankak apurtu ditu Tuteran, igogailu batean harrapatuta geratu baita
Istripua bart gertatu da, Albares kaleko eraikin bateko igogailuan. Dirudienez, emakume batek zeraman aulkitxo baten uhala igogailuaren atean trabatu da, eta hankak harrapatu dizkio. Suhiltzaileek askatu ostean, anbulantziaz eraman behar izan dute ospitalera.