Trafiko-istripua

Gorde
Kendu nire zerrendatik

19 urteko emakume bat hil da Iturmendin (Nafarroa), bide batetik irten ostean

Gidariak positibo eman du alkoholemia proban eta zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa egotzita atxilotu dute.

Iturmendin (Nafarroa) gertatutako istripuaren irudia. Argazkia: SOS Navarra.

19 urteko emakume bat hil da Iturmendin (Nafarroa), errepidetik irten ostean. Poliziak autoaren gidaria atxilotu du, eta gertakariak ikertzen ari da.

Ezbeharra igande honetan gertatu da, 06:52ak aldera, Ilardiko pistan. Lekukoek azaldu duten arabera, autoa zibarenak egiten ari zen bidetik atera eta irauli denean.

Ibilgailuan, 6 pertsona ziren, baina 19 urteko gaztea izan da hildako bakarra.

SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuek adierazi dutenez, ezin izan dute ezer egin istripuaren lekuan bertan hil den emakumearen bizia salbatzeko.

Gidariak positibo eman du Polizia Foralak egindako alkoholemia proban. Horrenbestez, gidaria atxilotu dute zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa egotzita.

Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X