Euskal kulturaren agertoki bihurtuko da berriro Boise, Jaialdia itzuli da eta
Egitarau bete-betearekin dator bueltan Boiseko Jaialdiaren zortzigarren edizioa, eta uztailaren 29tik abuztuaren 3ra euskal musikak, gastronomiak, dantzak eta herri kirolek hartuko dute hiria.
Hamar urteren ondoren, atzera berriz euskal kulturaren agertoki bihurtuko da Boise (Idaho, AEB). Bueltan da Jaialdia, eta aurreko edizioetan bezala, milaka pertsona biltzea aurreikusi dute Euzkaldunak euskal etxeko antolatzaileek. Uztailaren 29tik abuztuaren 3ra da hitzordua.
Sei egunetan dozenaka ekitaldik beteko dute jaialdiko egitaraua: musika, dantza, gastronomia eta herri kirolak uztartuko dituzte, euskal kultura zabaldu eta diaspora trinkotzea helburu duen ekimenean. Kontsultatu egitarau osoa, hemen.
Zalantzarik gabe, astebururako Expo Idahoko agertokietan programatuta dauden kontzertuek batuko dute jende gehien. Besteak beste, Neomak, Gatibu, Amuma Says No, Xabi Aburruzaga, Tio Teronen Semeak, Añorgako Dantzariak eta Oinkari igoko dira oholtzara.
Eta, nola ez, Sports Night herri kirolen festa handia izango da beste hitzordu nagusia. Han bilduko dira punta-puntako hainbat kirolari, horien artean, Karmele Gisasola, Nerea Arruti, Iker Vicente, Julen Alberdi, Aitzol Atutxa eta Gari Garmendia.
1987an jaio zen Jaialdi ekimena, eta, arian-arian, ekitaldi xume gisa hasi zena hazi egin da, 40.000 pertsona biltzeraino. Aurtengoa zortzigarren edizioa izango da. 2020koa bertan behera geratu zen, covidaren pandemia zela eta.
Bisita instituzionalak
Festa eta aldarrikapena biltzen dituen ekitaldiak bi herrien arteko harremanak sendotzea ere bilatzen du. Hori dela eta, aurten ere, Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza zabala bidaliko du Boisera, Imanol Pradales lehendakaria buru.
Ohar batean, Lehendakaritzak azaldu du Pradalesen bidaia ofizialak “agenda politiko eta kultural bizia” uztartuko dituela, "Euskadiren nazioarteko errekonozimendu eta proiekzioaren alde apustu argia" egiteko.
"Eusko Jaurlaritzak bi helburu hauek ditu: batetik, Idaho estatuko eta Boise hiriko agintariekin harreman instituzionalak sendotzea, eta, bestetik, Estatu Batuetako euskal komunitatea errekonozitu eta babestea, euskal kulturaren eta balioen enbaxadore naturala izan baita hamarkada askotan”, nabarmendu du Jaurlaritzak idatzian.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.