Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berdintasun Ministerioak baieztatu du Zizur Nagusiko hilketa genero indarkeria kasu bat dela

Aldez aurretik ez zegoen indarkeriagatiko salaketarik ustezko erasotzailearen aurka. Espainiako Estatuan indarkeria matxistak aurten hildako emakumeak 23 dira dagoeneko, eta, guztira, 1.317 dira biktimak zenbatzen hasi zirenetik, 2003tik.

ZIZUR MAYOR (NAVARRA), 29/07/2025.- La Guardia Civil investiga como un posible caso de violencia machista el asesinato de una mujer de 78 años, de nacionalidad española pero de origen colombiano, que fue hallada muerta este martes en su domicilio de Zizur Mayor, una localidad del norte de España. EFE/Villar López

Hilketa gertatu zen etxearen atea zigilatuta, Zizur Nagusian (Nafarroa). Argazkia: EFE

Berdintasun Ministerioak Zizur Nagusiko (Nafarroa) 78 urteko emakumearen hilketa gaitzetsi du gaur, eta baieztatu du genero indarkeria kasu bat dela. Biktimaren bikotekidea, 85 urteko gizon bat, atzotik, asteazkenetik, kartzelan dago.

Ez zegoen genero indarkeriagatiko salaketarik ustezko erasotzailearen aurka, Ministerioak gaur ohar batean jakitera eman duenez. Bertan azaldu duenez, kasu hori baieztatuta, Espainiako Estatuan indarkeria matxistak aurten hildako emakumeak 23 dira dagoeneko, eta, guztira, 1.317 dira datu horiek biltzen hasi zirenetik, 2003tik.

Ana Redondo Garcia Berdintasun ministroak eta Carmen Martinez Perza Espainiako Gobernuak Genero Indarkeriaren aurka duen ordezkariak "erabateko arbuio eta gaitzespena" adierazi dute "hilketa matxista honen aurrean", eta biktimen senideei eta lagunei babesa helarazi diete.

Ministroak eta ordezkariak, gainera, ahalegin guztiak eskatu dizkiete erakundeei eta gizarte osoari, "garaiz iristeko eta heriotza gehiago saihesteko", ohar batean erantsi dutenez.

 

Zure interesekoa izan daiteke

martxoak 3 dokumentala radio vitoria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Oroimenaren indarra', Martxoaren 3ko sarraskiari buruzko audio eta elkarrizketa bilduma

Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean, Radio Vitoriak hamar ataleko dokumentala ondu du, elkarrizketa esklusiboak eta sekula argitaratu gabeko audioak biltzen dituena. Gaur aurkeztu dute proiektua Gasteizko Villa Suso Jauregian, Ismael Diaz de Mendibil eta Pilar Ruiz de Larrea kazetariek aurkeztutako ekitaldi batean. Lehenengo atala bihar emitituko da; aurrena, Radio Vitorian eskainiko da, eta ondoren, Guau plataforman jarriko dute entzungai. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X