Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

50 boluntario inguruk Barrundian desagertutako 77 urteko emakumea bilatzeko lanekin bat egin dute

Senideek asteartean salatu zuten adineko emakumearen desagerpena. Emakumea Hermua auzoko bere etxebizitzatik atera zen, eta ez dute berriro ikusi.

Bilaketa dispositiboa Barrundian (Araba). Argazkia: Arabako Gurutze Gorria
Barrundiako (Araba) bilaketa-dispositiboa. Irudia: Gurutze Gorria Araban

50 boluntario inguru parte hartzen ari dira gaur Barrundian (Araba) desagertutako 77 urteko emakumearen bilaketan. Haren senideek asteartean salatu zuten desagerpena, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Astearte arratsaldean, senide batek jakinarazi zuen emakumea Barrundiako Hermua auzoko bere etxetik atera zela eguerdian, eta ez zekitela ezer haren gainean. Hasiera batean, herriko bizilagunak Hermua inguruan eta bertako pistetan ibili ziren, baina ez zuten topatu.

Egun horretan bertan, larrialdietako dispositibo koordinatu bat jarri zen martxan bilaketa aurrera eramateko. Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea, mendiko agenteak eta helikoptero bat, Gasteizko Herritarren Babeserako patruilak, Ertzaintzaren eta Euskadiko Salbamendu Taldearen Txakur Unitatea, Arabako Gurutze Gorriko eta DYAko kideak, Aguraingo suhiltzaileak eta Arabako Foru Aldundiko Baso Zerbitzua.

Bilaketa lanek ez dute oraingoz emaitzarik izan.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X